Pablo Berger bilbotarraren ‘Abracadabra’ filma ikusgai plazan

08.08.18
Kultura eta Gazteria

Udako eta kalean gozatzeko zine programazioak gaurko Pablo Berger Uranga zuzendari bilbotarraren ‘Abracadabra’ luzemetraia iragartzen du. Bergerren hirugarren filma da, ‘Torremolinos 73’ eta ‘Blancanieves’ tituluen ondoren. Lanak 88 minutu irauten ditu eta aktoreen artean, besteak beste, ondorengoak aipa behar ditugu: Maribel Verdú, Antonio de la Torre, José Mota, Quim Gutiérrez, Ramón Barea, Janfri Topera eta Priscilla Delgado. Filma 12 urtetik gorako ikusleentzat gomendatuta dago. Proiekzioa herriko C. Orbe plazan eginen da ateri badago, gaueko 10etatik aurrera. Euria egingo balu, Santiago parrokia elizaren arkupeetan emango da.

‘Abracadabra’ lan berria da –zuzendari bilbotarraren hirugarrena- ikusle nahiz kritikak ontzat eman eta ongi hartu izan dutena. Iaz estreinatu zenean Goya (8), Feroz (3) eta Gaudi (3) sarietarako izendapenak izan zituen. Aurten, aldiz, platino sarietan aktore onena jasotzeko izendapena jaso du Maribel Verdu aktoreak.

Sinopsia

Carmen (Maribel Verdú) lasai bizi da etxeko andre izanik Carlos (Antonio De la Torre) senarrarekin batera, Madrilgo Carabanchel auzoan. Senarra ematearen lehengusu batekin ez da oso ondo konpontzen eta, ustez, arazoren bat dute tartean. Lehengusua Pepe (Jose Mota) da, oraindik gurasoekin etxean bizi dena, supermerkatu bateko langilea eta zaletasunez aisialdian hipnotismoan jarduten duena. Ezkontza batean hipnosi saio batean murgilduta dagoenean, Carlosek semanaldia zapuzten saiatuko da. Pepe haserre mendekatzea eta Carlos hipnotizatzea erabakitzen du, izpiritu bat sartuz haren gorputzean. Horren ondoren gauzak asko aldatuko dira. Berdina izaten jarraitzerik izango du ote du? Carmen emaztearen amodio mantenduko ote? Zalantza asko argitzeko…

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du