Las Hedradas (Zamora) herriko kale bati Inocencio Alonso Garcia ertzainaren izena jarriko

09.08.18
Gizartea

Udalak haren izena jarriko dio orain 51 urte jaio zen herriko kale bati

Lubianeko Udalbatzak, familiak, lagun eta bizilagunek plaka bi jarriko dituzte abuztuaren 11n, datorren larunbatean. Egun horretan familiak bere errautsak utziko ditu jaio izan zen lurretan.

Zamorako Las Hedradas herrixkak Inocencio Alonso Garcia ertzainaren izena jarriko dio kale bati haren oroimenez. ‘Ino’ bihotzekoak emanda hil zen iragan otsailaren 22an, Bilboko Santimami (San Mames) futbol-zelaiaren aurreko zabaldegian Athleticeko eta Spartako (Mosku) zale ultrak eragindako iskanbilatan ondo ezik sentitu eta gero. Las Hedradas herrixka oso txikia da, Zamorako ipar-ekialdean dagoena, Ourense probintziatik eta Portugaleko mugatik oso hurbil dagoena. Horretan jaio zen ‘Ino’ orain dela 51 urte eta bertatik familiarekin bat etorri zen Ermura, non bizi izan zen bere heriotza eguneraino.

Lubianeko udalak, familiak, lagunek eta bertako bizilagunek hurrengo larunbatean –abuztuaren 11n- bi plaka jarrito dituzte ertzainaren memorian; bata familiaren etxean eta bestea ‘El Pilón’ izeneko iturrian. Ekitaldiaren buru izanen dira Lubian eta Ermuko alkateek, Felipe Lubian eta Juan Carlos Abascal ‘Txitxo’, hurrenez hurren.

Lubian herriko Udalbatzak –Las Hedradas barne hartzen duenak- San Pedro kaleko zati bat banatzea eta horri lanean hildako ertzainaren izena jartzea erabaki zuen. Erakundeak egingo dioen omenaldiaren xehetasunak udalbatzak egin duen azken Osoko Bilkuran erabaki zituen organo goren horrek.

Abuztua eta hileko 11. eguna hautatu dira kale berrian plaka jartzeko, udako opor garaia izanik familia bertan dagoelako eta herrixkan nahiz eskualdean uda pasatzen jende gehiago egon ohi delako. Las Hedradas oso herri txikia da, izan ere, 12 pertsona besterik ez daude bizilagun bezala erroldatuta. Familiak agentearen errautsak eraman ditu, han utziko dituelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean