La adaptación de 'La Bella y la Bestia', para todos los prúblicos
Udako zinea izeneko jardueraren eskaintza erdia beteko dugu gaurkoan. Gaur gauen kalean gozatzeko laugarren emanaldia izango dugu, gaueko 10etatik aurrera. Proiekzioa herriko plazan eginen da ateri badago edo euria botatzen badu elizako arkupeetan. Aste honetan emanaldi bakarra izango dugu, abuztuaren 15eko asteazkena jai eguna delako, Jasokunde Ama Birjinaren eguna. Hurrengo filma datorren asteko astelehenean, -abuztuaren 20an- izango da, gau horretan marrazki bizidunen ‘Coco’ titulua ikusi ahal izango dugularik, adin guztietarako aproposa dena.
‘Ederra eta Piztia’ da titulua, jatorrian ingelesez dena (‘Beaty and the Beast’). Lana iparamerikarra da fantasia, musika eta animazioa uztartzen dituena, kasu honetan benetako aktoreekin. Iaz, 2017an, estrainatu zen, Bill Condonek zuzenduta. Istoioa Jeanne-Marie Leprince de Beaumontek idatzi zuen eta hori hartu da oinarri moldaketa egiteko. Testuaren moldaketa Evan Spiliotopoulosek eta Stephen Chboskyk egin dute. Aktoe protagonistak Emma Watson eta Dan Stevens dira, horiekin batera eta, besteak beste, lan eginen dutelarik Luke Evans, Ewan McGregor, Ian McKellen, Emma Thompson, Kevin Kline eta Josh Gadek.
Filma 2017ko martxoaren 17an estreinatu zen. Duen musikaren artean Céline Dionek, John Legendek eta Ariana Granderen abestiak ditu barne.
Sinopsia
Disneyren klasikoa benetako aktoreekin eginiko moldaketa da. Ederraren (Emma Watsonen) istorioa kontatuko digu, neska gazte azkar eta kementsua, bizi duen Frantziako herri txikitik at abenturak bizitzearekin amesten duena. Independente eta isila da eta ez du Gaston multil gazte eta harroarekin ezer jakiterik nahi, nahiz bere atzetik itsu-itsuan eduki. Egun batean guztia erabat aldatuko da Maurice bere aita asmatzailea (Kevin Kline) Pizti baten gaztelu batean harrapaturik geratu ondoren. Ederra bere aita edadetu eta gaizoarengatik trukatzeko prest agertzen da, haren lekua hartuz. Azkar batean, lehenago bertako langileak zirenak eta gaur egun etxeko objektuak direnekin harremanak egin eta ondo konponduko da. Gazteluko bizilagun guztiek madarikatuta daude azti batengatik.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du