Arantza Morenok Peruko Joko Iberoamerikarretan parte hartuko du

17.08.18
Kirolak

Espainiako Atletismoko Selekzioak Arantza Moreno xabalina jaurtitzaile ermuarra deitu du 18. Joko Iberoamerikarretan parte hartzeko. Txapelketa horiek abuztuaren 24tik 26ra bitartean lehiatuko dira Trujillo hirian, Perun.

Moreno emaitza onen bila joango da Perura, duela gutxi Berlingo Europako Txapelketan lehiatu ostean. Bertan, hamazortzigarren postua eskuratu du xabalina jaurtiketan.

Basque Team taldeko kirolariak 59,69 metroko marka pertsonala lortu ostean eskuratu zuen Berlinera joateko txartela, eta kategoria gorenean lehiatzen den lehenengo denboraldia da. Jaurtiketa txar baten ostean, ordea, 56,33 metrotan utzi zuen xabalina Alemanian.

Orain, selekzioak deitutako beste 24 atletarekin batera joango da Moreno Trujillora, tartean, Lidia Parada xabalina jaurtitzailea.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira