Tren zerbitzu bereziak Bilboko Aste Nagusia dela eta

17.08.18
Gizartea

Abuztuaren 18tik 26ra, Bilboko Aste Nagusian zehar, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek, Txorierri (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Debabarrena (Bilbo-Donostia) lineetan ohiko ordutegia osatuz.

Tren bereziek linea guztiak indartuko dituzte eta horrekin Aste Nagusiko gauetan zehar joan-etorrien beharrizanak bete nahi dira, alboko herrietan bizi diren pertsonei jaietaz lasai gozatzeko aukera emanez.

Matiko – Traña – Elgoibar arteko ibilbidea indartzeko, gau osoan zehar tren bereziak egongo dira jaiek irauten duten bitartean. Ordutegi zehatzak jarraian eransten dugun dokumentuan kontsultatu daitezke.

Jende pilaketak ekiditeko eta zerbitzu erosoago bat eskaini ahal izateko, Euskotrenek Barik, BAT edo Mugi txartelak erabiltzea gomendatzen du, edo bestela joan-etorriko bi bidaia-txartel erostea itzultzerakoan ilarak ekiditeko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira deitu, geltokietan eta geralekuetan kontsultatu edo konpainiaren webgunera edo Twitter profilera jo dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean