'Coco' animaziozko film arrakastatsua, astelehen honetan udako zine zikloan

20.08.18
Kultura eta Gazteria

Haurrentzako eta animaziozko zineak tartea izango du gaur gauean kaleko zine zikloaren barnean. Aurtengo programazioko bosgarren emisioan Coco filma eskainiko da, Disney-Pixar estudioaren azkeneko arrakastetako bat, hain zuzen. Filma 22:00etatik aurrera izango da ikusgai Orbe Kardinala plazan, eta eguraldia lagun ez badugu, berriz, Santiago elizako arkupeetara mugituko da proiekzioa.

Coco fantasia eta abenturak uztartzen dituen animaziozko filma da, eta musikak eta tradizioak pisu handia dute bertan. Lee Unkrich zuzendariaren lanak Mexikon girotutako istorio bat kontatzen du, batez ere Hildakoen Eguna deritzon ospakizunean zentratzen dena.

109 minutuko iraupena du pelikulak eta 2017ko azaroaren 22an estreinatu zen. Gure zineetara urte bereko abenduaren 1ean iritsi zen.

Sinopsia

Miguel 12 urteko mutikoa da, eta bere ametsa musikaren munduko izar eta mito bilakatzea da. Bere familiak, ordea, debekatu egingo dio, bere herenaitona musikariak senideak atzean utzi baitzituen. Hori horrela, bere familiako kideek Miguel zapataria izan dadin nahi dute, eurak bezalaxe. Nahi gabe, ordea, Miguel Hildakoen Munduan sartuko da, eta bertatik ateratzeko modu bakarra hildako senideren batek bere onespena ematea izango da. Ez da erraza izango, baina, bere herenamonak ez baitio irteten utziko musikari uko egingo diola zin egin arte.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin