Astearte honetan odola emateko aukera izango dugu

20.08.18
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saio berria antolatu du aste honetarako.

Dona and Go! Gozatu lelopean, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak hiritarrak odola ematera gonbidatu nahi ditu, uda garaian donazioak %40 jaisten baitira. Horrela, odol erreserbak maila oso larrietara iritsi daitezke.

Ermuan, astearte honetan izango dugu odola emateko aukera, abuztuaren 21ean, 09:15etik 14:00etara Patxi Plazan.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

EAEn, joan den urtean 86.175 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26