Folkez Blai musika lehiaketak XIII edizioa aurkeztu du

21.08.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura sailak Folkez Blai lehiaketa ezagunaren edizio berri bat antolatu du, hamahirugarrena, hain zuzen. Estatuko puntu ezberdinetako sei talde arituko dira aurrez aurre lehiaketa honetan, irailaren 13tik 16ra bitartean gure herriko Orbe Kardinala plazan.

Lehiaketa honek bi helburu ditu: batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Horretaz gain, ikus-entzule guztiei musika mota hori ezagutzeko aukera eskaintzen zaie, guztion gustukoa izango dela espero baitugu.

Guztira 4.500 euro banatuko dira saritan; 3.000 euro talde txapeldunarentzat, eta 1.500 euro bigarren postuan amaitzen duenarentzat. Gainera, finalera iritsi diren sei taldeek 400 euroko dieta jasoko dute Ermura etortzeko gastuak direla eta.

Saio ofizialaz gain, asteburuan zehar lehiaketatik kanpo egongo diren talde gonbidatuen musikaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

Hori horrela, Folkez Blai lehiaketaren XIII. ediziorako aurreikusitako programa honakoa da:

Folkez Blai 2018ko kartela

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Folkez Blai lehiaketaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita