Guda piztuko da gaur gauean Simioen Planetan

27.08.18
Kultura eta Gazteria

Udako aire zabaleko zine zikloa amaitzear da jada, eta gaur astelehena denboraldiko azken aurreko pelikulaz gozatzeko aukera izango dugu. La guerra del planeta de los simios da hautatutako zinta, saga berri horretako hirugarren atala, alegia. Proiekzioa 22:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, baina eguraldia lagun ez bada, elizako arkupeetan izango da ikusgai.

War for the Planet of the Apes, tximuen sagako hirugarren atala, Matt Reeves zuzendariaren lana da, eta bertan ageri dira Andy Serkis, Woody Harrelson, Amiah Miller eta Steve Zahn aktoreak. Zientzia fikziozko zinta honetan abenturak eta gerra uztartzen dira apokalipsiaren osteko etorkizun batean.

2017an estreinatutako pelikula honek 142 minutuko iraupena du, eta 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Sinopsia

Cesar eta bere tximuak gizakien ejerzitu baten aurka hil ala biziko gatazka bati aurre egitera behartuta egongo dira, koronel anker baten erruz. Galera izugarriak jasan ostean, Cesarrek bere sen ilunenekin egingo du borroka, bere espeziea mendekatzeko asmoz. Azkenean aurrez aurre topo egiten dutenean, Cesarrek eta koronelak gerra hasiko dute, bi espezieen eta planetaren beraren etorkizuna jokoan jarriko duena.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu