Arantza Morenok zilarra eskuratu du Joko Iberoamerikarretan
Arantza Moreno atleta ermuarrak emaitza bikainak eskuratu ditu Trujillo hirian, Perun, XVIII. Joko Iberoamerikarretan. Izan ere, zilarrezko domina eskuratu du xabalina jaurtiketan.
Herriko kirolariak 59,37 metroko jaurtiketari esker lortu du bigaren postua, bere marka pertsonaletik oso gertu (59,69m) eta urrea eskuratu duen María Lucelly Murillo kolonbiarraren markatik are hurbilago (59,51m).
Bestalde, Lidia Parada galiziarrak, xabalina jaurtiketako Espainiako txapeldunak, bosgarren postuan amaitu du txapelketa, 51 metroko jaurtiketa egin ostean.
Espainiako Atletismo Selekzioak deituta jokatu ahal izan du txapelketa hori Arantza Morenok, beste 24 atletarekin batera, eta igande honetan, abuztuak 26, lehiatu den laugarren jardunaldian lortu du zilarrezko domina.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira