‘El guardian invisible’ filmarekin amaituko da udako aire zabaleko zinea

29.08.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko udako aire zabaleko zine zikloa amaitzear da, eta gaur asteazkena, abuztuak 29, denboraldiko azkeneko pelikula eskainiko da. Jarduera amaitzeko hautatu den filma El guardian invisible da, Dolores Redondoren eleberriaren egokitzapen arrakastatsua, alegia. Emanaldia 22:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, baina eguraldi txarra egiten badu, Santiago parrokiako arkupeetan eskainiko da pelikula.

El guardian invisible Fernando Gonzalez Molinak zuzendutako thrillerra da, eta Nafarroan izandako krimen baten ikerketa du ardatz. Dolores Redondok idatzitako izen bereko liburuaren moldaketa da, Baztango Trilogia deritzonaren lehenengo atala, hain zuzen. Marta Etura, Elvira Minguez, Francesc Orella eta Itziar Aizpuru aktoreak dira zintako protagonistak.

2017an estreinatu zen filma, 129 minutuko iraupena du eta publiko guztientzat gomendatua dago.

Sinopsia

Baztan ibaiaren ertzetan, Nafarroako lurretan, nerabe baten gorpu biluzia agertzen da. Gertaeraren xehetasunek hilabete lehenago jazotako beste hilketa batekin lotura izan dezakeela azaltzen dute. Amaia Salazar ikerlariak zuzentzen du kasua, eta Elizondora joan beharko du lanera, hazi zen herrira eta betidanik bertatik ihesean ibili dena. Kasuaren mugimendu konplikatuen eta bere mamuen aurka borroka eginez, Amaiaren ikerketa denboraren aurkako lasterketa da gupidarik gabeko hiltzailea aurkitu ahal izateko, sorginkeriaz eta bitxikeriaz bustitako lurralde batean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian