2018ko Oporrak lehiaketak uda honetako argazkirik onenak sarituko ditu

31.08.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Alorrak oporretako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez. Ekimena Euskal Herrian bizi diren adin nagusiko pertsona guztiei zabalik dago, eta 800 euro banatuko ditu saritan.

Lehiaketaren gaia, “oporrak”, oso zabala eta irekia da, beraz munduan zehar eginiko edozein bidaietan ateratako argazkiak onartuko dira. Gainera, bi kategoriatan banatzen da ekimena: batetik, kamera digital edo analogikoekin egindako argazkiak, eta bestetik, telefono mugikorrekin ateratakoak.

Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiek originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabeak izan beharko dute. Debekatuta dago, halaber, irudiak elektronikoki edo bestelako baliabideak erabiliz aldatzea (ez dira fotomuntaiak onartuko), baita kolore edo argitasun zuzenketak egitea ere.

Argazkien aurkezpenari dagokionez, gutxienez 18x24 eta gehienez 24x30 zentimetroko neurrian entregatu beharko dira, 40x50 zentimetroko kartoi mehe batean itsatsita. Lanak Lobiano Kultur Gunean entregatu daitezke, behar bezala bilduta eta kanpoaldean “Argazki lehiaketa – 2018ko oporrak” esaldia idatzita dutela. Argazki bakoitzaren atzealdean izenburua eta egilearen goitizena agertuko dira, eta aparteko gutunazal itxi batean, egilearen NANa eta argazkiaren izena, lekua eta data.

Lanak aurkezteko epea urriaren 5ean, ostirala, 14:00etan amaituko da.

Sariak eta argazki erakusketa

Lehiaketaren epaia urriaren 10ean, asteazkena, emango da ezagutzera, eta berrikuntza gisa, aurten guztira lau sari emango dira; bi kategoria bakoitzean:

  • Kamera digital edo analogikoak: 300 euro irabazleari eta 200 euro bigarren sailkatuari.
  • Telefono mugikorrak: 200 euro garaileari eta 100 euro bigarren postuari.

Sariak ez dira bateragarriak izango; pertsona bakoitzeko sari bakarra eskuratu ahalko da. Bestalde, lanak Ermuko Udalarentzat izango dira, eta berea izango da erakusgai jarri edota erreproduzitzeko eskubidea.

Gainera, lehiaketan parte hartzen duten irudiak Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan izango dira ikusgai azaroaren 26tik abenduaren 16ra bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du