Motorzaleen IV. eguna ospatuko larunbatean

06.09.18
Gizartea

Ermuko bi gurpileko Te Gusta La Ruta? motorzaleen elkarteak kontzentrazioa antolatu du urteroko legez gure herrian. Topaketa larunbatean izanen da, laurgarren urtez jarraian, ekimena jada egonkortu eta urteko jardueren arrtean txertatua dugularik. Elkarteak egun borobil eta betea antolatu du, horren oinarri nagusi motorrak eta musika izanen direlarik. Hiru musika ikuskizun antolatuta baitituzte. Horrez gain, ntolatzaileek motorzale guztiak elkartu, eguna pasa eta hiritar ororentzat festa atsegina pplanteatuz.  herriko motor gidariak -pilotoak- bertan izango dira, eta plazan gaztelu puzgarriak eta etxolak jarriko, zerbitzuak eta merchandisineko produktuak eskaintzeko.

Ekimena irailaren 8an, larunbata, egingo, hamar orduko ekintza-gitarauaz. Festari hasiera emango zaio 13:00etan, Orbe Kardinala plazan. Bertan, 15:43etik aurrera egingo den bi ordu inguruko motor ibilbiderako izen-ematea bete ahalko da. Parte hartu nahi dutenek zortzi euro ordaindu beharko dituzte, eta horren truke, pintxo bat emango zaie. Elgeta gainean egingo den geldialdian pintxoa jan eta  –bertan taldeko argazkia aterako da–. Gainera, 19:30ean egingo den afari parrilladara joan ahalko dute, opari bat jasoko dute eta gauean zozketatuko diren beste hainbat produktu lortzeko txartel bat izango dute, besteak beste, eskularruak, kaskoak, afaltzeko txartelak eta berokiak.

Abiaduraz gain, musikarentzat ere izango da tartea Ermuko IV. motorren kontzentrazioan. Hona hemen ekimeneko kartel eta programa ofiziala:

  • 13:00 Motorzaleen festaren hasiera eta izen-emateen irekiera (8 euro)
  • 15:30 Motorrekin ibilbidea, pintxoa jateko eta argazkia ateratzeko geldialdiarekin
  • 17:30 Motorzaleei ongi-etorria batukadarekin
  • 18:00 Erakustaldia.motor eta auto baten arteko istripua. DYAren parte-hartzea.
  • 19:00 Los Versionarios taldearen kontzertua
  • 19:30 Parrillada
  • 20:00 Oparien zozketa
  • 21:00 ''Blast Wave'' taldearen kontzertua
  • 23:00 Jaialdiari amaiera emango, baina festak aurrera jarraituko du Ermuan

Egun osoan zehar Orbe Kardinala plazan postu ezberdinak egongo dira, motoen, tatuajeen eta piercingen ingurukoak, batez ere. Marcan Huella eta Katubeltz txakurren eta katuen aldeko elkarteek ere euren postuak izango dituzte plazan, eta etxeko txikienek puzgarriez gozatzeko aukera izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean