Durangaldean egingo den enplegu anezka diseinatzen ari da DEMA

07.09.18
Ekonomi Sustapena

DEMAk –foru enplegu-agentziak- antolatzen ari da Durangalderako enplegu anezka berri bat, zeina bizkaitarra izan eta Lanbiden inskribaturik egon eta beren gaitasunak indartu, talde ezagutza eragin eta lanpostua eskuratzeko eta lan-merkatura bueltatzeko jarrera pro aktiboa duten interesatuentzat pentsatua dagoen. Ekimena aurtengo urritik 2019ko martxora bitartean gauzatuko da Durangaldea eskualdeko herriren batean. Ermuan horrelako ekimena hartu genuenez, ez gara ostera ere egoitza izango. Izen-emateak iraila honetako bigarren hamabostaldia hasiko dira, apuntatzeko muga eguna urriaren 10a izanik. Partaideen hautaketa, urriaren 10etik 23ra bitartean egin eta ezagutzera emango da.

Parte hartzeko interesa izan dezaketenek informatikan oinarrizko ezagutzak: Office deritzana –Word, Excel, eta abar…) eta Internet. Eta Erkidegoan ofiziala dugun hizkuntzatako bat. Hautagaiak ezin izango dute lehenagotik beste anezka baten parte hartutakoak izan ez eta Taldeka programakoak ere. Lehentasuna emango zaie enplegugarritasuna hobetzeko prozesuetan ibili direnak. Partaideek borondatez jardun beharko dute taldea eta hori osatzen duten kideek garatzeko, modu aktibo eta solidarioan.

Parte hartzeko interesa dutenek eskabidea Internetez aurkeztu beharko dute, DEMA bere webgunean duen edota Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13ko 155. alean, eskaintzen den galdetegiaz betez. Edozein argibide edo eskabidea betetzen laguntzeko joan Torreta Etxean –Bizkaia Etorbidearen 15ean- dugun udal Enplegu Zentrora. Edo deitu bertako 943 179151 telefono zenbakira.

Enplegu anezken edukiak

Anezka bakoitzak, gutxi-gorabehera, 5 hilabeteko iraupena izango du (parte-hartzaileekin zuzenean jarduteko iraupena), eta jarduera nagusiak hauek izango dira:

  • Taldeko saioak, eta haietan lan egingo da sailen, prestakuntza pilulen, taldeko dinamiken eta taldean lan egitearen bidez.
  • Koordinatzailearekiko saio pertsonalizatuak izateko aukera.
  • Harreman zuzenak izatea enpresekin eta tailerrak egitea giza baliabideen ardura dunekin.
  • Foro, topaketa eta ekitaldietan parte hartzea eta halakoak antolatzea.
  • Enpresa ekintzailetzari buruzko lantegiak.
  • Boluntariotza korporatiboaren laguntza izatea, errefortzua eskaintzen diena ekintzarako ildo desberdinetan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren