Zabalik da Ermuko euskaltegietako matrikulazio epea

12.09.18
Euskara

Herriko euskara ikastegiek jarduerari berrekin diote hil honetan, eta Udal euskaltegiak nahiz AEKren Kaltxango zentroak zabalik dituzte jada 2018/2019 ikasturterako ikastaroetan izena emateko epeak.

Teresa Murga eraikinean kokatzen da Ermuko Udal Euskaltegia, eta aurreko urteetan bezala, urritik ekainera bitartean garatuko du aurtengo ikasturtea. 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ordutegi eta maila sorta zabala eskaintzen du, A1 mailatik hasi eta C1era arte. Gainera, ikasleek azterketa ofizialak egiteko aukera izango dute maiatzean eta urrian.

Euskararen ikaskuntza bultzatu asmoz, langabetuek eta euskaltegian lehenengo aldiz maila baxu batean izena ematen duten ikasleek matrikularen erdia baino ez dute ordaindu beharko. Gainera, bestelako diru-laguntzak ere mantendu egingo dira.

Matrikula egiteko edota informazio gehiago eskatzeko interesa duten pertsonek euskaltegira jo dezakete (Teresa Murga eraikineko 2. solairuan) 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Bestela, 943 17 09 25 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@udalermua.net helbide elektronikora idatzi daiteke.

Bestalde, Ermuko AEK Kaltxango zentroak kokapen berria estreinatuko du ikasturte honetan, Bizkaia Etorbidetik Zearkaleako 16. zenbakira mugitu baita ikastegia. Bertan, goiz eta arratsaldez euskara maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, baita azterketak prestatzeko ikastaroak, kolektiboentzat ikastaro bereziak, autoikaskuntza eta Berbalagun bezalako jarduerak ere.

Eskaintzen diren ikastaro guztietan izena emateko epea hilabete honetan zehar egongo da zabalik. Aukera guztietan, gainera, %100era arteko diru-laguntzak eskatu ahalko dira Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ermuko Udalaren bitartez.

AEK Kaltxangoren eskaintzaren inguruan informazio gehiago eskuratzeko, 943 17 19 40 telefono zenbakira deitu edo kaltxango@aek.es helbidera idatzi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik