Abian da Folkez Blai musika lehiaketaren edizio berria

13.09.18
Kultura eta Gazteria

Sei musika talde aurrez aurre izango ditugu asteburu honetan Folkez Blai lehiaketaren hamahirugarren edizioko garaipenaren bila. Ermuko Udaleko Kultur Alorrak antolatzen duen txapelketa ezaguna gaur osteguna hasi eta igandera arte izango da abian Orbe Kardinala plazan.

Timbakada, Kolme Katu, Tündra, Samarúas, Besarabia eta La Kabhala Band dira finalera iritsi diren sei taldeak eta gure herrian zuzenean arituko direnak 3.000 euroko lehen saria eskuratzeko. Bigarren sailkatua ere ez da esku hutsik itzuliko etxera, 1.500 euroko saria lortuko baitu, eta sei taldeek 400 euroko dieta jasoko dute Ermura jotzera etortzeak eragindako gastuei aurre egiteko.

Lehiaketa honek bi helburu ditu: batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Horretaz gain, ikus-entzule guztiei musika mota hori ezagutzeko aukera eskaintzen zaie, guztion gustukoa izango dela espero baitugu.

Lehiatuko diren sei taldeez gain, asteburuan zehar txapelketatik kanpo arituko diren beste talde batzuez gozatzeko aukera izango dugu.

Horrela, programazioa gaur bertan hasiko da, osteguna, 19:00etan Foulareda eta Alboka Musika Eskolako trikitilarien eskutik ospatuko den gaita poteoarekin.

Astebururako agenda, bestalde, honela geldituko da:

Folkez Blai 2018ko kartela 

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Folkez Blai lehiaketaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu