Aukeren Azoka egingo merkatariek udal merkatuan gaurtik larunbatera artean

13.09.18
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak udako azken generoari irteera emateko xede duen aukerako produktuen azoka egingo du asteburuan, irailaren 15etik 17ra bitartean, Stock-aren azoka ospatuko du. Azoka Merkatu plazako eraikinaren barne egingo da bertara hainbat merkatal sektoreko dendak bilduko direlarik –oinetakoak, arropa, etxeko gauzak, osagarriak, ileapaindegi, eskulanak, eta abar… Ekimenaren barne eta denboraldiaren itxieragatik, dendek deskontu handiak egingo dizkiete bertaratzen diren bezero eta erosleei Ermua merkataritza-gune irekian.

Parte hartzen duten eta produktuak salgai izango dituzten denden ondorengoak dira: Oh Lala!, Kokko, Nane, Angela, Sferico, EsanLine, Zapatxiki, Villa de Ermua, Cocoliso, Mañekoazpi, Guipur, Maskoteros, Calzados Eva eta Egoprint.

Jarduera hau Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak babes eta laguntzaz.

Lekua: Ermuko Merkatu Plaza.

Noiz: irailaren 13,14 eta 15ean.

Erosteko ordutegia:

  • Ostegun eta ostiralean:
  • Goizez 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:3etara.
  • Larunbatean
  • bakarrik goizez 10:30etatik 14:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26