Denboraldiko azkenengo deskontu eta aukeren bila!

14.09.18
Gizartea

Merkatu Plazak larunbatera arte hartuko du Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatutako Aukeren Azoka. Udako denboraldiko azken materialei irteera ematea du xede ekimen honek, eta sektore ezberdinetako dendek -arropa, zapatak, etxeko elementuak, osagarriak, eskulanak, etab.- deskontu handiak eskaintzen dizkiete euren bezeroei.

Azokan parte hartzen ari diren saltokiak Oh Lala!, Kokko, Nane, Angela, Sferico, EsanLine, Zapatxiki, Villa de Ermua, Cocoliso, Mañekoazpi, Guipur, Maskoteros, Calzados Eva eta Egoprint dira.

Aukeren Azoka zabalik egongo da gaur, ostirala, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era, eta bihar larunbata 10:00etatik 14:00etara.

Jarduera honek Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren babesa eta laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean