Egi bihurtutako ametsa da, Ermua nahiz Bizkaia hobetzera datorrena

17.09.18
Hirigintza

Arratseko ordu 2etan trafikoari zabaldu zaio Ermuko Hego aldeko saihesbidearen bigarren eta azken zatia, lurraldea hezurmamitzen lagunduko duena. 1.300 metroko luzera du

Bizkaiak eta Ermuak kapazitate altuko bide-azpiegitura berria erabilgai dugu gaurtik. 14:00etan trafikorakoari ireki zaio Ermurako proiektatu dauden bi zatietatik Hego Saihesbideari bukaera eman dioen bigarren zatia, Ureta mendi gainean AP-8 autobidearen irteera berria Eibarko saihesbidearekin konektatzen duena Sallabenteko biribilgunean. Errepide zati hori zabaltzeak hirigunetik 9.000 automobil motodunak ateratzea espero da, horietako hainbat kamioiak izanik.

Bizkaiko Diputatu Nagusiak, Ermuko eta Zaldibarko alkateekin batera, obra ireki aurretik bisitatu du obra. Unai Rementeriak gogorarazi du lehen fasea trafikorako urtarrilean ireki zela eta orduan hartutako konpromisoa uda osterako obra amaituta edukitzea izan zela: "Obra epearen barruan amaitu dugu. Gure hitza bete dugu eta denboraz amaitu dugu Bizkaian genituen obra handietako bat. Obra konplexua izan da; kontuan hartu 2014an hasi ginela eta 74 milioi inbertitu ditugula", azaldu du.

"Gaur Ermua eta Bizkaia atzo baino apur bat hobeak dira. Gaur Ermuko herritarren bizi-kalitatea puntu batzuk igotzea lortu da. Saihesbide honekin egunero 9.000 ibilgailu hirigunetik aterako ditugu. Eta Ermuak lasaitasunean, segurtasunean eta erosotasunean irabaziko du. Seguru nago saihesbide honi esker Ermua herri berri bat izango dela, hobeto bizitzeko tokia. Gaur Ermua berri bat hasten da. Eta pozik nago aldaketa honen eragilea Bizkaiko Aldundia delako. Horretarako gaude hemen, belaunaldi berriei Ermua hobea uzteko, Bizkaia hobea. Eta horixe da gaur egiten ari garena", gehitu du Diputatu Nagusiak.

Ermuko alkatea bat etorri da egunaren garrantzia azpimarratzean. “Gaur egun handia dugu Ermuan. Hego saihesbidea bezalako azpiegitura (aurreikusitako bi zatietatik lehena) errealitate duguna” adierazi du Juan Carlos Abascalek, ‘Txitxok’. “Asko desiaturiko azpiegitura da, askotan amestu duguna ermuar guztiok. Bide moderno eta segurua, hiriguneko trafikoa gutxituko duena eta Bizkai nahiz Gipuzkoa Etorbide kaleetan bizi direnen lasaitasuna areagotuko duena. Gaur atzean uzten dugu ezker eta eskumako, etxebizitza bikoiti eta bakoitiak banatzen dituen errepidea, intseguritatea eta beldurra eragiten zigunak, haur eta ikasleei eskolara eta hirigunera laguntzera behartzen gintuena. Obra honek auto ilarak gainditzea ahalbideratuko digu, baita kutsadura akustikoa eta ingurumenekoa ere. Laburbilduz, gure bizi kalitateari mesede egingo dio eta, baita ere, Durangaldea eta Debabarrena bailaretan gabiltzan guztiontzat”.

Hego saihesbidearen ezaugarri teknikoak

Ermuko saihesbidea eskualdeko 75.000 herritarrek gozatuko duten azpiegitura berria da. Aldi berean, Ermua eta Eibar arteko, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko konektibitatea hobetzen duen bidea da.

Ermuko Saihesbidea Ermua eta Zaldibar udalerrien lurretan eraiki da eta 4 kilometro eta 75 metroko ibilbidea dauka, herriko sarrerako bidesariak ordaintzeko antzinko kabinak ordeztu ondoren AP-8 autobidearekiko lotune berrira sartuta.

Azpiegitura Ermua zeharkatzen duten tartean N-634 eta BI-3302 errepideek sufritzen dituzten etenik gabeko auto-ilaren alternatiba da eta konplexutasun tekniko itzela izan du kokatuta dagoen esparruaren ezaugarri geografikoengatik.

Saihesbideak hego-ekialderantz zeharkatzen du, tunel baten bidez, Ureta mendia eta zerupean egiten du aurrera, Zaldibarren, Beko ibarbidetik, AP-8 autobidearekiko paraleloan, Eibarko saihesbidearen atala den Sallabenteko biribilgunearekin konektatu arte.

Ureta mendia gainditzeko derrigorrezkoa izan da bi hodiko tunela eraikitzea, bana noranzko bakoitzean; hodien luzera 589 metrokoa da. Meatze-indusketa guztira 1.178 metrokoa izan da.

Obra konplexuaren barruan derrigorrezkoa izan da tunel bat eta 11 egitura nagusi egitea. Horien guztien artean AP-8 autobidearekin konektatzeko hiru zubi-bide (guztira 336 metrorekin), Uretamendi Hegoaldeko biribilgunean trenbidearentzako azpiko igarobidea (86 metroko luzera duena), eta Eitza eta Oterreko zubi-bideak (bien artean 343 metro dituztenak) aipatu behar dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da