Imagen
Hasi da ikasturte berria Jabekuntza Eskolan!
24.09.18
Berdintasuna
Udako atsedenaldiaren ostean, Ermuko Emakumeen Topalekua lanean da berriro, eta Jabekuntza Eskolako ikastaro eta formazio tailer berriak antolatu ditu irailerako eta urrirako.
Eskaintza horren barnean hiru ikastaro-tailer ditugu; guztira 20 ordu baino gehiago ikasteko, ongi pasatzeko eta formazioa jasotzeko. Jardueren programa honakoa da:
- Irailak 25: Tuppersex eta ipuin erotikoak. Tailer honek emakumeoi sexualitatea eta barrea (berr)eskuratzeko estrategiak eskaintzen dizkigu. Inma Merino sexologoarekin, heziketa sexuala garatuko dugu jostailu erotikoak ezagutzen ditugun bitartean. Virginia Imaz pailazo eta kontalariak Ezti eta hotzikarazko ipuin erotikoen errepertorioa aurkeztuko digu genero ikuspegitik. Jabekuntzarako, kontzientzia hartzeko eta gozatzeko aukera paregabea. Topaketa astearte honetan izango da, 18:00etatik 21:00etara, Lobiano Kultur Gunean, eta izen-ematea (5 euro) beharrezkoa izango da.
- Urriak 1: Ametsetatik ekintzetara. Zerbaitetan amesten eta sinesten dugunean, hura sortzeko prest gaude! Amestu, sinestu, sortu tailerraren bigarren atal honetan, aurrerapauso bat emango dugu sorkuntzarako teknika berriak partekatuz eta herri-komunitateko bizitzan eragina izango duen elkarrekintza burutuz. Tailerra urriaren 29a arte garatuko da, 10 orduz, 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Topalekuan, eta izen-ematea 5 eurokoa da.
- Urriak 3: Ezagutu zure telefonoa. Tailer honetan, gure mugikorraren (Android zein iOS) aplikazio desberdinak erabiltzen irakatsiko dugu. Oinarritik hasita (alarma, data eta ordua, soinua...) ikasleek erabakitako aplikazio zehatzetara (kameraren xehetasunak, sare sozialak) joko dugu. Ikastaroaren egitaraua eskaerari men eginez antolatuko da, oinarri zehatz batzuen gainetik. Gure azken helburua bideo txikiak sortzea izango da. Tailerra urriaren 24a bitartean garatuko da, 8 orduz, 16:30etik 18:30era Emakumeen Topalekuan, eta izen-ematea 5 eurokoa izango da.
Gainera, datorren urriaren 6an, larunbata, kultur irteera egingo da Lekeitiora. Gaur astelehenena, hilaren 24a, tokien zozketa egingo da Emakumeen Topalekuan, eta datorren asteartean, urriak 2, informazio hitzaldia eskainiko da 17:30etik aurrera Itziar Aloriaren eskutik.
Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu Emakumeen Topalekura (Izelaieta, 12) edo ikus ezazu bere mikrositea.
Lotutako albisteak
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko