Odola emateko aukera izango dugu astearte honetan

24.09.18
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saio berria antolatu du aste honetarako.

Zita astearte honetan izango da, irailak 25, 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara anbulategi zaharraren aurrean (Bizkaia Etorbidea).

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

EAEn, joan den urtean 86.175 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian