Larunbat honetan lehiatuko da José Merino memorialaren XXXI. edizioa

27.09.18
Kirolak

Ermuko Gaztela eta Leoneko Zentro Kulturalak José Merinoren omenezko herri lasterketa antolatu du beste behin. Hogeita hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta larunbat honetan ospatuko da, irailaren 29an, hain zuzen. Aurreko urteetako moduan, adin guztietako korrikalariak biltzea espero da aurten ere, kategoria ezberdinetan banatuta.

Lasterketa ezagun honetako parte-hartzailerik gazteenak aurrebenjaminak izango dira, 2010 eta 20120 urteetan jaiotako neska-mutilak. Horiek 250 metro luzeko ibilbidea egingo dute 17:30etik aurrera. Lehenik, baina, benjaminen, alebinen, infantilen eta kadeteen txanda izango da, 16:30etik 17:15era bitartean; horiek, kategoriaren arabera, 800 eta 2.400 metro arteko lasterketetan lehiatuko dira. Parte hartu nahi izanez gero, lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago izena eman beharko da Gaztela Leongo zentroan.

Seniorrak eta beteranoak lehiatuko dira 10 kilometroko lasterketa orokorrean. Guztiek batera ekingo diote zirkuituari 18:00etan, eta parte hartu ahal izateko, Kirolprobak.com webgunean izena eman eta 10 euro ordaindu beharko dira.

Proban parte hartzen duten pertsona guztiek opari bat jasoko dute, eta lehenengo sailkatuek, gainera, garaikurra eta dirusaria izango dituzte.

Lasterketa amaitu ostean, parte-hartzaile guztiek Miguel Ángel Blanco kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute, doan, 19:00ak arte.

Informazio gehiago behar izanez gero, Ermuko Gaztela Leongo zentroan edota atletismocastillayleonermua@gmail.com helbide elektronikoan kontsultak egin daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira