Gorabidek boluntarioak behar ditu Ermuan, adimen desgaitasuna duten pertsonekin aisialdi jarduerak burutzeko

28.09.18
Gizartea

Gorabide adimen desgaitasuna duten pertsonen Bizkaiko elkarteak bost boluntario behar ditu Ermuko Aisialdi Taldean aritzeko. Helburua adimen desgaitasuna duten 35 eta 55 urte arteko 15 pertsonari laguntzea eta aisialdi jardueretan babesa ematea da.

Asteazken eta larunbat arratsaldeetan izango dira jarduerak, eta mota ezberdinetakoak izan daitezke, esaterako, tailerrak eta mahaiko jokoak Aldapa kalean duten lokalean, edota txangoak, kultur bisitaldiak eta poteoak.

Boluntario gisa parte hartzeko baldintza bakarrak 18 urtetik gora izatea eta gogotsu egotea dira. Ez da beharrezkoa ikasketa jakinak izatea, Gorabidek berak hastapen ikastaro bat eskaintzen baitu. Horretaz gain, aldiro jarraipen bilerak egiten dira.

Gorabideren aisialdi taldeetan parte hartzea balio handiko esperientzia pertsonala da, baita formazio esperientzia ere. Gainera, akreditazioa jasotzen da egindako lanagatik, eta orduak aukera askeko kreditu gisa erabili daitezke unibertsitate ikasketetan, baita Aisialdiko Begirale titulua ateratzeko praktika bezala ere.

Esperientzia honetan parte hartzeko, Gorabideren Aisialdi Zerbitzura deitu daiteke 944 43 12 10 telefonoan edota mezu elektroniko bat bidali tiempolibre@gorabide.com helbidera.

Boluntarioen lanari esker, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizarteratzeko egokiak diren jarduerez gozatzeko aukera izaten dute, aisialdia modu dibertigarrian eta probetxagarrian erabiliz. Horretarako, beharrezkoak dira pertsona arduratsuak, eurek behar dituzten babesak eman, gizarteratzea bermatu eta autonomia indartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu