Izen-emateak zabalik San Martin eguneko nekazarien azokan parte hartzeko

01.10.18
Euskara

Azaroaren 10ean, larunbata, San Martin azoka ezaguna ospatuko dugu herrian. Aurtengoarekin, XXIX. edizioa izango da jada, eta antolatzaileak programa erakargarria prestatzeko lanetan ari dira dagoeneko.

Gaurtik aurrera, urriak 1, astelehena, zabalik dago azokako nekazarien lehiaketan parte hartzeko izen-ematea. Eskabideak Abiapuntuko bulegoetan aurkeztu daitezke hilaren 10a arte, asteazkena, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era. Interesdunek eskabide orria behar bezala beteta eraman beharko dute, eta oinarrietan zehazten denari jarraiki, ekintza bakoitzari dagokion dokumentazio gehigarria.

Postu guztiak zozketa publiko baten bitartez banatuko dira. Zozketa urriaren 30ean izango da, 19:00etatik aurrera Lobiano Kultur Gunean.

Sei multzotan banatuko da aurten ere San Martin azokako lehiaketa: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bertan parte hartu ahal izango dute Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek, baita mugakide dugun Eibar herrikoek ere. Salbuespen gisa, ezti, sagardo eta txakolin lehiaketen kasuan Bizkai osoko ekoizleak onartuko dira.

Aurtengo edizioan 900 euro banatuko dira saritan, eta horretaz gain, fruta eta ortuarien erakusketan parte hartzen duten partaideek 60 euroko dieta jasoko dute. Bestalde, aipamen berezia egingo zaio saririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakideari.

Argibide gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko, interesdunek Udal Euskara Zerbitzura (943 17 91 47) edo Euskal Birusa elkarteko egoitzara (943 17 93 50) deitu dezakete.

Artisau azoka

Nekazarien azokarekin batera, San Martin egunez artisau postuak kokatzen dira herriko kaleetan zehar. Azaroaren 10ean ekimen honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek eskaera orria bete eta urriaren 10a baino lehen bidali beharko dute euskalbirusa@gmail.com helbide elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko