Abian dira XI. Mexiko Rebelde jardunaldiak

03.10.18
Gizartea

Komite Internazionalistakek, Ermuko Udalaren laguntzarekin, Mexiko Rebelde Jardunaldien hamaikagarren edizioa antolatu dute gure herrian.

Egitaraua gaur asteazkena, urriak 3, hasiko da hitzaldi batekin. Aurten Mexikon eta Chiapaseko Komunitate zapatistetan egon diren brigadistek euren esperientziak kontatuko dituzte 19:00etatik aurrera Eskilarapeko Ateneoan egingo den topaketan.

Jardunaldien egun handia larunbata izango da, urriak 6, eta festa 14:30etik aurrera hasiko da Eskilarapekon egingo den bazkari mexikar herrikoiarekin. Tiketak salgai daude dagoeneko Infreñu tabernan, eta 10 euroko prezioa dute.

Arratsaldean, 19:30ean, Radio Revolución taldeak kontzertua eskainiko du Orbe Kardinala plazan. Musika proiektu hau 2003. urtean sortu zen Londresen, eta ska, reggae, punk eta cumbia erritmoekin mugiaraziko gaituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26