Ermua iS TEAM ekimenean parte hartzeko izen-emateak zabalik

04.10.18
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak, FECYTen babesarekin (Zientziaren eta Teknologiaren Espainiar Fundazioa), Ermua iS-TEAM proiektua garatu du, bokazio zientifiko eta teknologikoak bultzatzeko ekimena.

Proiektuaren asmoa zientzia, teknologia, arteak eta matematikak (STEAM konpetentziak deitzen direnak) gazte eta hiritar guztiengana modu dinamikoan eta parte-hartzailean gerturatzea da. Hori horrela, azaroan eta abenduan esperimentu dibertigarriak, zientziari buruzko hitzaldiak eta tailerrak egingo dira Orbe Kardinala plazan eta Izarra Centre eraikinean.

Ermua iS TEAM ekimenaren helburu nagusia gizartearen kultura zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea indartzea da, biztanleria osoaren hezkuntza zientifiko-teknikoa hobetuz eta dibulgazioko eta ikerketako jardueretan partaidetza aktiboa bultzatuz.

Jardueren data zehatzak azaroaren 2a eta 3a eta abenduaren 26a, 27a, 28a eta 29a izango dira. Zientzia ikuskizunak (Orbe Kardinala plazan) eta hitzaldiak (Izarra Centren) hiritar guztiei zuzenduta daude, eta parte-hartzea librea eta doakoa da.

Bestalde, aipatutako egunetan, 10 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat tailerrak burutuko dira Izarra Centre eraikinean. Tailer bakoitzak STEAM espezialitateetako bat izango du ardatz: zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak.

Ordubeteko iraupena izango dute saioek, eta horietako bakoitzean 40 gaztetxok parte hartu ahalko dute.

Izen-emate epea zabalik dago, eta edozein tailerretan parte hartzeko, Torreta etxera jo beharko da (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara) eta izen-emate fitxa bete.

Programazio osoa eta jarduera bakoitzaren deskribapena dokumentu honetan kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du