Ziklokros denboraldiari garaipenaz hasiera eman dio Hernandezek

08.10.18
Kirolak

Los Corrales de Buelna zirkuituan denboraldi hasi berriko lehen garaipena lortu du Aitor Hernandezek

2018-2019ko denboraldi berriari hasiera ezin hobea eman dio Aitor Hernandezek. Lehen postua eta garipena lortu zuen atzo Los Corrales de Buelna (Kantabria) herriko IV. Ziklokrosean. Specialized-Ermua Innpulso enpresa eta erakundeek babesten duten txirrindulari ermuarra azkarrena izan zen, Kevin Suarez eta Andrian Garciaren aurretik helmuga zeharkatuz. Hirukoteak podiuma eratu zuten.

Aitor Hernandezen atzo bizikleta berria estreinatu zuen –Specialized Crux Expert 2019 izena duena- lasterketa motel hasi eta lehen itzulietan eginen utziaz, beranduago lehen postuetan txertatzeko. Probare erdian, lasterketa buruan jarri, erasoa jo eta Suarez atzean utzita, lehen postuari eutsi zion helmuga zeharkatu artean.

Txapelketa hasiera guztietan zalantzak izan ohi ditugun arren, garaipena lortzea horrelakoak baztertzeko modurik onena da” Hernandezek esanetan. “Irteera onena egin ez badut ere, jakin badakit hasieran ez dudala etsi ez eta erre behar, konfiantza itzuli bakoitzean sendotzen delako. Indartsu nengoela sentitu dudanean erasoa jotzeko eta ihes egiteko unea zela erabaki dut, zorionez asmatu egin dudalarik. Txirrindulari guztiek indartsu daude, nahiz matxura mekanikoek gaur Ismael Esteban eta Larrinagaren aukeran mugatu dituzten. Hemengo lasterketan lehia handia izango dugula uste dut” adierazi zuen bukatu ostean.

“Bizikleta berrian izan ditudan sentsazioak zoragarriak izan dira eta Specialized etxeari eskertzen diot nigan duen konfiantza eta gainerako babesleei ere bai, bereziki, Ermuko udalari”.

Hernandez ostiral honetan, urriaren 12an korrituko du berriz, Urduñan (Bizkaian) Euskadin korrituko den denboraldiko lehen proban.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira