Eguraldi zoragarriz eta partaide askoz gauzatu da 'Azterkosta 2018'

15.10.18
Ingurumena

Deba kostaldeko ekosistema eta ura egoera onean mantentzen dira. Horrela, ondorioztatzen da Azterkosta 2018 ekimenaren hasierako balorazioan parte hartu duten landa lan eta azterketaren arabera. Ermuko bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek ostera ere parte hartu dute urriaren 11ko ostegunean Debako Santiago hondartzara egindako txangoan, Ingurumen Heziketarako udal Eskola eta Tailerren baitan. Kostaldea behatzen eta horren hainbat elementuren datuak biltzen diharduen ekimenak hogeita zazpigarren urteurrena bete du, hortaz ibilbide oparo eta kontutan hartzeko bezalakoa.

2018ko Azterkosta ekimenak eguraldia lagun izan du: hotz-bero aproposa, epel, hego haize arinaz euririk gabe eta itsas behera izan da eta partaidetza altuarekin batera ezaugarri nagusiak. Ia ehun eta berrogeita hamar pertsonek parte hartu dute Debara egindako txangoan, -ikasleak, sei bat irakasle, Juan Carlos Abascal alkatea, eta Bulego Teknikoko zuzendaria-. Edizio honetan galdetegi eta materialak berberak erabili dira. Ikastetxeetako kideek trenez bidaiatu dute Debara, udal zinegotzigoak ETSrekin akordioa egin eta joan-etorriak ordaindu dituelarik. Hainbat esperimentu gauzatu dituzte, ikasleei gehien gustatu zainenak. Hainbat parametro kontsideratu eta neurtu dira itsasoko ura oinarri harturik: uhertasuna,nitrato eta fosfatoen kopurua, tenperatura edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste. Parte hartu duten ikasleak hamar taldetan banatu dira landa lana egiteko, horiek bildutako datuekin txosten orokor bat prestatuk, zeina Eusko Jaurlaritzara bidalik oden, bertatik ‘Coastwach’ programa europarrari helarazteko.

Ikastetxe parte hartzaileek: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola

Beste urte batez, kostaldearen egoera zein den aztertu dute, animali eta landarek identifikatzen jardun dute. Aurtengoan, harkaitzetan aurkitu duten olagarro txikiak bereganatu du arreta gehiena, ikasle guztiek hurbiletik ikusi eta, ausartenak, ukitu nahi zutelako. Segidan, itxarora bueltatu dute aske eta lasai utziz. Talde parte-hartzaileek landa lana egitean ingurunearekin harremanetan jartzen dira, hori xehetasunez aztertuz eta galdetegi bat beteaz, non taldeari egokitutako itsas ertzeko zatiaren ezaugarri orokorrak jaso duten, bertan bizi diren organismoen eta izan daitezkeen arazoak agerraraziz. Ikasle eta partaideek ongi prestatuak joan dira, argazki kamera, prismatiko, ontzi, ur oinetako eta arropekin jantzita.

Udalerrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartu dute: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola.

Goiz horretan joandako taldetik hainbat kide elkarrizketatu ditu Eibar Irrati eta SER Kateko kazetari eta kide den JuanMa Cano ermuarrak. Lerro hauen azpian uzten dizuegu, emititutako elkarrizketa. Horretan, Isabel Prietoren hitzez gain, Abascal alkatearen, Sergio Rescalvo irakaslearen eta beste bi irakasleren hitzak entzun ahal izango dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.24
Herriko ikastetxeek eta udalak, Debegesarekin batera, 2030 Agenda bultzatuko dute

Indarrak batuko dituzte Debabarreneko 2030 Eskola Agendari bultzada berria emateko
Imagen
13.05.24
Auzo-erkidegoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioari buruzko informazio-saioa

Hitzaldia astearte honetan izango da, 18:00etan, Debegesak Eibarren duen egoitzan
Imagen
22.03.24
Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea