Argazkilaritza hastapenerako eta xaboiak egiten ikasteko tailerrak Lobiano Kultur Gunean

16.10.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura alorrak azaroan eta abenduan Lobiano Kultur Gunean garatuko diren tailer berrien eskaintza aurkeztu du.

Lehenengo ikastaroa oinarrizko mailako argazkilaritzaren ingurukoa izango da. Zazpi saio eta 14 ordutan zehar, parte hartzen duten pertsonek kameraren atalei, objektibo ezberdinei, obturazio abiadurari, irekierari eta ISOari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera izango dute, besteak beste.

Tailerra azaroaren 5ean hasiko da, eta abenduaren 17a arte astelehenero izango dira saioak 18:30etik 20:30era Lobiano Kultur Guneko antzerki aretoan.

Bestalde, azaroaren 14an kosmetika naturalaren, landareen eta xaboiak egiteko tailerraren lehen saioa garatuko da. Guztira 12,5 ordu eta 5 saio izango ditu ikastaroak, eta garbitzeko harria, buztinezko xaboia, giharretako mina arintzeko asunen krema, xanpuak eta ilerako maskarillak landuko dira.

Ikastaroa asteazkenetan burutuko da abenduaren 12a arte, 18:30etik 21:00etara, Lobiano Kultur Guneko tailerren aretoan.

Lobianoko ikastaroen kartela

Izen-ematea zabalik bihartik aurrera

Bi ikastaroetarako plazak mugatuak dira. Izena emateko epea asteazken honetan zabalduko da, urriak 17, eta toki guztiak bete arte irekita egongo da.

Tailerretan parte hartu ahal izateko, Lobiano Kultur Gunean eman beharko da izena, eta ikastaro bakoitzari dagokion matrikula ordaindu:

  • Oinarrizko argazkilaritza: 22 euro; edo 19,80 euro ikasleentzat, jubilatuentzat, langabetuentzat eta Gazte Txartela dutenentzat.
  • Xaboiak, kosmetika naturala eta landareak: 20 euro; edo 18 euro  ikasleentzat, jubilatuentzat, langabetuentzat eta Gazte Txartela dutenentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu