'Ermua Chef' lehiaketa antolatu du EMOEk 8tik 12 urtera bitartekoentzat

17.10.18
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) lehiaketa ludiko, dibertigarri eta hezitzailea prestatu du hilaren azken iganderako, sukaldaritzan jardutea gustatzen zaien 8tik 12 urtera bitarteko gazteentzat. Ekimenari ‘Ermua Chef’ izenburua jarri dio eta antolatzaileek proposatzen dute partaideek pizza gozo bana prestatu, labean erretzea eta fruta burruntzi (broxeta) osasuntsua. Lehiaketa, esandako legez, urriaren 28ko igandean egingo da, herriko plaza nagusian, arratseko 5 eta erdietatik aurrera. Antolatzaileek sarietan 180 € banatuko dituzte, hiru erosketa-txeketan, hurrenez hurren, 100, 50 eta 30ekoa lehen hiru sailkatuentzat.

EMOEk jakiak prestatzeko beharrezkoa diren material eta produktu guztiak jarriko ditu partaideen esku eta, ‘Giroa’ kafetegiko, ‘Mendiola Jatetxeko’ eta ‘Mañeazpi’ gozotegiko sukaldari eta langileen aholkuak eta laguntza baita ere.

Gehienezko partaide kopurua hogeita hamar pertsonetan jarrita dago eta lehiatu nahi dutenak aldez aurretik izena eman beharko dute, horretarako prestatu den orria bete eta Lobiano entregatu beharko da, urriaren 22ko astelehena bukatu baino lehen, hori barne. Eskaria plaza kopurua baino handiagoa bada, izena eman duten guztien artean zozketa egingo da, lekuak esleitzeko. Izen-ematea doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu