Orbe plazan estalpe finkoa edo desmuntagarria jartzea nahi duzu? Eman zure iritzia!

18.10.18
Erakundea

Orbe plazako estalpearen egitura finkoa edo desmuntagarria izatea nahiago? Eta finkoa izatekotan, lehiaketara aurkeztu eta finalera iritzi diren hiru proposamenetatik zein dugu gustukoen? Bi galdera horiei erantzuna eman beharko diogu –nahi izanez gero- datorren asteko astelehenetik ostiralera bitartean zehar goizez eta arratsaldez egingo den herri galdeketan (eta bozketan). Kontsulta hori loteslea izango da erakundearentzat nahiz gobernu taldearentzat; hots emaitza edozein –finkoa nahiz desmuntagarria- izanik ere onartu eta bete egingo delako. Jarduerak bi ekintza hartuko ditu barne, batetik, finalera iritsi diren proposamenen erakusketa (infografiak, planoak, alde eta kontrako aspektuak, eta abar…) eta horien inguruan izan ditzakegun zalantza edo kezkak argitzen laguntzeko hirigintzako kide baten azalpen teknikoak. Eta, bestetik, hautestontzia herritarron iritzi eta erabakia jasotzeko. Horretarako Ermuko bizilagun eta 16 urtetik gorakoak izan beharko gara.

Ermuko bizilagun bakoitzak behin bakarrik botatu ahal izango dugu, bost egunez jarrita izango diren mahaietako edozein hautestontzian, NANarekin identifikatu eta gure aukera jasotzen duen orria markatu eta sartuz. Informazio mahaiak herriko auzo guztietan jarriko dira: Okin Zurin, Ongarain, San Pelaion, Santa Anan, Sallabenten eta hirigunerako, Orbe plazan. Mahai-hautestontzi eta horien kokapen eta ordutegien berri zehatza jasotzen duen agiria etxeko gutunontzietan utzi zaigu.

Herrian dugun plaza nagusiaren zati bat estaltzeko beharra hizpide izanda herrian hainbat kasutan, herriko elkarte eta taldeek eskatu izan dutelako eguraldiak prestatzen dituzten jarduerak baldintzatzen ohi dituelako. Eskaera eta behar hori Udalbatzako taldeek ere aipatu eta urteko aurrekontuak onartzeko eztabaida saioetan aipatu izan dutelarik. Hori horrela, gobernu taldeak eskaria ontzat eman eta bere egin izan zuelarik aurtengoan, urtealdiko kontuetan dirua jarriz lana egin zedin. Finalera pasatako proposamenek 300 metro karratuko azalera proiektatzen dute, Orde plazako 2. eta 4. eraikinen arteko zatian (2. eraikinaren alboan eta altxa berri denaren parean), Titanic tabernaren aurreko espazioan. Proposamenen batek eszenatoki txiki bat eta egungo kioskoa moldatzea planteatzen du.

Finalera pasa diren hiru proposamenak zehatz-mehatz ezagutuko ditugu, gogokoen duguna aukeratu aurretik

Hirigintza alorreko Bulego Teknikoak Arkitektoen elkargoarekin batera oinarriak prestatu zituen eta ideia-lehiaketa deitu. Horri erantzunez, hogeita bi (22) proiektu edo proposamen aurkeztu zituzten beste hainbat profesionalek. Teknikariek osaturiko epaimahai batek proposamenak baloratu eta hiru hautatu zituen, datorren astean osorik ezagutu ondoren gustukoena aukeratu ahal horren alde bozkatu izango dugularik ermuarrok.

Planteatuko zaigun kontsulta eta jarraitu den prozesuaren ingurukoak asteartean hizpide izan zuten udalbatza-kideek, astero egin ohi den Gai-orokorren eta Udalbatzak aztertu beharreko batzordean. Juan Carlos Abascal alkateak gobernuak gardentasun eta partaidetzarekiko duen konpromisoaren adierazgarri zela esan zuen, kontsulta herritarroi hurbildu eta esan behar dutena entzuteko aukeratzat emanez. Gaiak eztabaida piztu zuen politikarien artean. EH Bilduko bozemaile den Paul Yarzaren ustez “diseinatutakoa ez da herritarron parte-hartze prozesua, horretarako lehenagotik hasi eta herritarroi benetako hitza eman behar zitzaielako. Goitik behera datorkiguna erabakitzeko modua da” gehitu zuen. Irabazi taldeko Julen Dominguezek erabaki bat edo beste hartzeak dituen aldeko nahiz kontrako puntuak argi jaso eta azaltzeko eskatu zuen. EAJko bozemaile den, Jol Gisasolak datu tekniko guztiak –azalera metroak, altuera, ura bideratzeko moduak, eta abar…- zabal eta luze eskaintzeko komenigarritasuna adierazi zuen.

Bilera horretan hitzez hitz esan eta entzundakoak jarraitu ahal izango dituzue, bideoakta prest dagoenean.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan