A Contra Blues taldeak erritmoa jarriko dio Lobianori larunbat honetan
Bizitasuna, ausardia eta konpromisoa. Horrela definitzen da A Contra Blues boskote bartzelonarra, Europan egun den talderik onenetakoa. Hamabi urteko musika ibilbidea du bandak, zazpiehun kontzertu baino gehiago eskaini ditu eta sei disko ditu jada poltsikoan. Larunbat honetan Ermuan izango ditugu, Heart and guts azken lana aurkezten.
Alberto Noel Calvillo, Hector Martin, Joan Vigo, Jonathan Herrero eta Nuria Perich musikariek rocka eta bluesa uztartzen dituzte ukelelea, armonika eta kontrabaxua bezalako musika tresna bereziak erabiliz, ohiko gitarra, baxu eta bateriarekin batera.
2014ko European Blues Challenge lehiaketako garaile izan ziren A Contra Blues, eta debuta egin zutenetik ez diote bidaiatzeari eta kontzertuak emateari utzi, Bartzelonako kaleetatik hasi eta Luxenburgo, Frantzia, Polonia, Norvegia, Suitza eta Danimarkako jaialdi handietara iritsi arte.
Larunbat honetan, urriak 20, Lobiano Kultur Gunean izango ditugu 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude 8 euroren truke instalazioan bertan edota Kutxabanken webgunean.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu