Odola emateko aukera izanen dugu larunbatean eta datorren asteko ostegunean
Ermuko Donaser Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saio berriak antolatu ditu datozen egunetarako gure herrian. Lehena urriaren 20ko larunbatean eta bigarrena datorren asteko ostegunean, 25ean. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikor bat ekarriko du Ermura, eta bertan eman ahalko dugu odola.
Autobusa larunbatean 09:15etik 14:00etara Patxi Plazan edukiko dugu
Bestalde, ostegunean autobusa Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre jarriko da. Egunean zehar bi txanda egongo dira odola emateko: bata goizean, 09:15etik 14:00etara, eta bestea arratsaldean, 16:30etik 21:00etara.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte, odola emateko aukera gogorarazteko.
Datozen deialdiak kontsultatu ahal izateko, sakatu esteka honetan.
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean