Oporretako argazkirik onenek badute saria
Ermuko Udaleko Kultura alorrak 2018ko Oporrak Argazki Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu.
Guztira 40 argazki aurkeztu dira aurtengo lehiaketara: 22 kamera digitalen kategorian, eta 18 mugikorrekin egindako argazkien atalean. Berrikuntza gisa, aurten modalitate bakoitzean bi sari eman dira, lehiaketa pertsona gehiagorengana zabaltzeko eta sariak gehiago banatzeko.
Horrela, kamera digitalen kategorian Patxi Jato izan da garaile, eta Baño al amanecer argazkiari esker 300 euroko saria jaso du. Rafaela Leonek aurkeztutako ¿Tomamos un té? irudiak, aldiz, bigarren lekua lortu du eta 200 euroko saria irabazi du.
Daniel de Luisen Bambusal de Arashiyama eta Patxi Jatoren Pedaleando entre arrozales garaipenaren ateetan gelditu dira, eta kategoria honetako finalistak izan dira.
Bestalde, mugikorrekin egindako argazkien modalitatean, Iratxe Marcos izan da irabazlea Los colores de la India lanari esker, eta 200 euroko diru-saria eskuratu du. Bigarren lekuan, aldiz, Laura Cidek aurkeztutako Último baño en el puerto gelditu da, eta 100 euro lortu ditu horri esker.
Finalista gisa balorazio positiboak eskuratu dituzte Oscar Blancoren Esperando al sol; Laura Ciden Atardecer de altura; Miguel Blancoren El cielo de Madrid; eta Iratxe Marcosen Oraciones al viento argazkiek.
Lehiaketara aurkeztu diren lanak erakusketa batean izango dira ikusgai azaroaren 26tik abenduaren 16ra Lobiano Kultur Gunean.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du