Igandean egingo den martxa solidariorako prest dago guztia

19.10.18
Gizartea

Prest dago guztia igandean Ermuan minbiziaren kontrako laugarren martxa solidarioa eta familiarra gauzatzeko. Martxa jai ekitaldi jendetsu eta koloretsua izango da, beste behin. Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek dena prest eta egoki izateko lanean buru-belarri ari dira urriaren 21erako. Hiru mila eta seiehun (3.600) dortsalak eta elastiko berde argiak agortuta daude. AEMETek erakundearen iragarpenari jarraiki eguraldia lagun izango da, igandean ez du euririk egingo eta tenperatura atsegina izango eguerditik aurrera. Aurten hainbat nobedade izango dira; lasterketari hasiera eman aurretik, kolore berde eta zuriko puxikak airera askatuko dira. Martxa amaitu eta gero, plazan fotomatoia deritzan gailua izango dugu argazki oroigarria ateratzeko. Eta animazioari dagokionez, musika masterclass saioa ere egingo da.

Martxaren xedea minbiziaren aurkako ikerketarako dirua biltzea da, hain zuzen ere, BIOEF fundazioan (Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzaren Euskal Fundazioan) Lara Herrera del Val medikuak zuzentzen duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko da. Ikerketa hori haurren minbiziaren ikerketan erabiliko da “CARs edo antigeno kimerikoen hartzaileak adierazten dituzten NKs zelulen sorkuntza, minbizi pediatriko errefraktarioa tratatzeko” titulua du. Lara Herrera ikerktzailea Ermura etorriko dela iragarri du antolakuntzak, taldearen eta bere izen propioan herrian egindako ahalegina eta parte-hartzea eskertzera. Hitz lauez ikerketaren muina eta nola doan esango digu. Eta bildutako kopurua taloi sinboliko baten bidez jasoko du.

Antolatzaileek gogorazi dute martxan parte hartzen duten pertsonek aseguratuta izango direla eta horregatik edozein gorabeherari aurre egiteko estaldura 3.600 dortsalak eta berde argi koloreko elastikoak soinean izan behar dituztela. Elastiko eta dortsalik ez dutenei martxan parte ez hartzeko eskatu dute, aurreko edizioetakoa kez baitute aseguro estaldurarik edukiko. Edozein gorabeherari aurre egiteko, DYA erakundeko anbulatzia bi izango dira Ermuan.

Aurreko bi edizioetan bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Ibilbide zehatza ondorengoa izango da: Irteera plazan egongo da, hortik goranzt Okin Zuri auzora jarraituko (Frankfurt taberna), ondoren Goienkale atzetik behera, Musika eskolan Izelaietara eta udaletxe aurretik Baldespinara, eskumara eginez Zubiaurre eta Probalekura, Diputaziotik –merkaturik- segitzeko San Pelaiora, Eroski aurretik Giroara eta VI. Mendeurreneetik gora, Okin Zurira lehenago bide berdina egiteko. Goienkaletik Zubiaurre kalerara eta helmuga plazan.

Martxa ez da lasterketa. Ez da denborarik neurtuko, hortaz inor ez da izango lehena ez azkena. Helmuga igaro ostean poltsatso bana jasoko dugu, non La Pera fruta dendan oparitu duen fruta feskoa eta Solan de Cabras etxeak emandako ura izango dugun, besteak beste, kolaboratzaileek doan emandakoak. AECC eta Elikagaien Bankuak hitzarmena egin dute, kontsumitzen ez den generoa bildu eta behar dutenei banatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean