Erakusketa ibiltaria sei auzotan izan da, lan erdietara iristerako

24.10.18
Erakundea

Orbe Kardinalaren 300 metro karratuko zati bat hartuko zukeen estalpea izateko eta horretarako egitura ipini eta kendu daitekeen edo finkoa izanen den egiturari buruzko erakusketa ibiltariak lan erdiak bete ditu gaurko egunean. Ekimena, jada, bost auzotan izan da (Okin Zuri, Ongarai, Orbe plaza eta erdi aldea, San Pelayo eta Santa Anan hain zuzen ere) eta gaur arratsean seigarren batera iritsiko, Gipuzkoa Etorbidean izango baita Hotelaren albo batean, bost eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean. Goizean hiru orduz Santa Anan egon da jarrita, Fran denda eta La Cabaña tabernako establezimenduen aurrean.

Erakusketak hainbat material grafiko biltzen ditu (planoak, infografiak, argazkiak eta aukerek dituzten aldeko eta kontrako gauzen testuak, eta abar…). Ekimenaren xedea herritarren artean aukera ezberdinak ezagutzera ematea eta horien inguruan norbere pertsonak bere iritzia egituratzea da eta, nahi duenak, iritzi hori inprimaki batean idatzi eta lagatzea. Horrez gain, egitura finkoa aproposago ikusten dutenek, udal hirigintza alorrak gauzatu duen ideia-lehiaketan finalera iritsi diren hiru proiektuetatik gogokoena zein den ere adierazi dezakete.

Ekimen honetan Ermuan bizi garen eta 16 urte edo gehiago ditugun guztiek hartu dezakegu parte. Egoitza herrian eduki eta adina dugula frogatzeko nortasun Agiri Nazional (NANa) erakutsi beharko dugu. Iritzia eman eta gure aukerak adierazten dugun guztion izenak datu-basean jasotzen dira, datuak desitxuratuko lituzkeen bikoizketarik eman ez dadin. Standetan etengabe jende kopuru dezentea dabil, informatzera hurbiltzen diren guztiek beren iritzia utzi edo eman ez arren.

Gaurkoaz gain, herriko plaza nagusiaren zati bat estalita erabili ahal izateko proposatu diren bi aukeren inguruko informazio emateko erakusketari beste bi egun geratzen zaizkio: biharko eta etsikoa, ostegun eta ostiralekoa. Ostegun goizeko 3 ordutan -10etatik ordu 1era bitartean- erakusketa Hotelaren alboan (Gipuzkoa Etorbidea-Sallabenten) kokatuko da ostera ere eta, arratsaldez, Orbe plazan, hiri erditik dabiltzan guztiengandik eskura egoteko. Ostiraleko azken egunean, goizez San Pelaion izango da erakusketa eta arratsaldez, Orbe plazan, goian adierazitako ordutegi berberean.

Ekimenak tamaina berean ikusmina eta eztabaida sortu ditu. Juan carlos Abascal alkatearentzat gobernuak gardentasun eta partaidetzarekiko duen konpromisoaren adierazgarri da, kontsulta herritarroi hurbildu eta esan behar dutena entzuteko aukeratzat joz. Bestalde, EH Bildu taldeak kontsideratzen du “diseinatutakoa ez dela herritarron parte-hartze prozesua, horretarako lehenagotik hasi eta herritarroi benetako hitza eman behar zitzaielako. Goitik behera datorkiguna erabakitzeko modua dela” baiteritzote. Taldeak bere jarrera azaltzeko helburuaz herritarrei eta elkarteei dei egin zien bart, arratsaldeko 7etan Lobianon deituriko bilera antolatuaz.

Azpian Ongarai, San Pelaio eta Santa Anan jarritako erakusketen argazki sorta uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan