Erronka berri bat II. Haurren Kontseiluarentzat

26.10.18
Hezkuntza

Ermuko Udaleko bigarren Haurren Kontseilua abian jarri da gaur ostirala, urriak 26. Herriko alkatetzaren aholkularitza organorik gazteena gaur osatu da, eta kontseilari txikiek elkar ezagutzeko aukera izan dute, baita prozesu osoan zehar gidatuko dituzten Jone eta Irati dinamizatzaileak ere.

Juan Carlos Abascal alkateak eta Ermua Hiri Hezitzailea proiektuko teknikariek egin diete harrera Haurren Kontseiluko kideei gaur goizean, Patxi plazan. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako sei neskak eta sei mutilek osatzen dute talde berria; batzuek jada iazko ikasturtean lehenengo Kontseiluan parte hartzeko aukera izan zuten, eta euren esperientziaz baliatuz, aholkuak eman dizkiete taldekide berriei.

Harreraren ostean, Haurren Kontseilua Ermuko udaletxera joan da, instalazioak eta lan egiteko gune berria ezagutu ahal izateko. Bertan, datozen hilabeteetan Alkatetzak proposatutako erronka landuko dute: 2019ko Mugikortasunaren Europar Asteko ekintzen programa diseinatzea eta osatzea.

Proiektu honek herriko bost ikastetxeen babesa eta laguntza du, eta iazko lehenengo edizioaren esperientzia onari jarraipena eman nahi dio.

Pasatu den edizioko helburua Orbe Kardinala plazako elkarbizitza eta haurrentzako espazioak hobetzeko konponbideak aurkeztea izan zen, eta Kontseiluaren proposamenak urtea amaitu baino lehen abian izango direla espero da, esaterako, forjaren parkeko diseinu berria.

Proiektu honek haurtzarotik herritarren partaidetza eta talde-lana bezalako gaitasunak bultzatzea eta lantzea du helburu, eta era berean, neska-mutilek Udalean errepresentazioa izan dezaketela ikusten dute. Bestalde, ekimen honen bitartez, herriari haurtzaroaren ikuspuntua gehitzen laguntzen dio, bere garapenerako, antolakuntzarako eta egiteko moduetarako.

Azken finean, haurren ikuspuntutik hiria eraldatzeko asmoa duen proiektua da, hiria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatu ahal izateko, hiritar guztiak kontuan izanda eta umeei parte-hartzeko aukera emanda. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.

Lotutako albisteak

Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago