Aitor Hernández hirugarren izan da Elorrion eta zazpigarren Laudion

29.10.18
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak asteburu zirraragarria bizi izan du, C1 UCIko kategoria eta nazioarteko maila duten karrera bi izan baititu Euskadin; larunbatean Laudion eta atzoko igandean Elorrion. Bietan maila altua izan da, bai partaidetzari dagokionez eta baita zirkuituari dagokionez ere, eguraldi hotz eta euritsua izan delako, ibilbidea lokaztuz eta proba asko gogortuz. Laudioko zirkuitua lokatzaz bete zen eta kirolariei onena ematera eta dohain teknikoez baliatzera behartu zien. Specialized-Ermua Innpulso etxe eta markak babesten duten txirrindularia helmugan zazpigarrena sartu zen, Espainiako koparen lehen proban. Hernandez boskote onenaren tartean egon bazen ere, azkenean amore eman zuen eta lasterketa burukoengandik urrundu egin zen. Lasterketa Felipe Ortsek irabazi zuen, irteeratik bertatik nagusituz gainerakoen artean.

Atzo Elorrion hirugarren sartu zen A. Hernandez, Vincent Baestaens eta Felipe Ortsen atzetik. Espainiako Koparako puntuagarri zen proba honetan podiumera igotzea lortuz eta, atsegin handiagoz bukatuz. Nazioarteko denboraldiaren lehen lasterketa honetan podiuma igotzea ontzat eman zuen, eguraldi txarrak asko gogortu baitzuen zirkuitua, lokatzak abiadura gutxitzea ekarri baitzuen. Baestaens belgikarrak lasterketa burua hartu zuen hasieratik, aitor horri jarraitzen saiatu arren amore eman behar izan zuen. Ortsek matxura mekanikoa izan arren, gerora berregin eta Hernandez aurreratzeko gauza izan zen. Aitorrek hirugarren postuari heldu eta tinko eutsi zion, podiuma egiteko aukera galarazi gabe.

Amaitu ondoren honakoa esan zuen ermuarrak “lasterketa oso polita izan da eta harro nago lortutako postuaz. Sentsazio onak izan ditut eta txirrindulariak hain sendo ibilita, ontzat ematea besterik ez dago. Hasieran Baestens jarraitzen saiatu nahiz, baina ezin izan dut. Felipek matxura izan arren harrapatu eta aurreratu egin banau ere, orain aste bete Munduko Kopan hamar onenen artean izan zezela gogoratu behar da. Hortaz, punta-puntakoetatik hain urrun ez nagoela ikusteak, motibatu egiten nau”, aurrera jarraitzeko.

Azpian atzokoan Elorrion Andoitz Elorriagak hartutako argazkia uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke