Domu Santu egunean hilerria zabalik eta atenditurik egongo da

31.10.18
Gizartea

Azaroaren 1a izango dugu bihar eta, tradizioari jarraiki, hildako pertsona guztien oroimena gogoan izan eta omentzen dugu eguna. Ospakizun garrantzitsu horren aurrean, Ermuko udaleko obra eta zerbitzuetako brigadak herriko hilerria atondu du egun hauetan, gerturatuko diren bisitari guztiek kanposantua dotore eta txukun izan dezaten.

Hilerria zabalik eta egongo da gaurtik bertatik, urriak 31, ostegunera arte, azaroak 1, 09:00etatik 21:00etara. Hilaren 1ean, udaleko brigadako langileak instalazioan bertan egongo dira hilerrira doazen bisitariei lagundu eta guztia prest izateko. Goizez 10:00etatik 13:00etara egongo dira, eta arratsaldez, aldiz, 15:00etatik 17:00etara.

Aurreko urteetan izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere megafonia sistema ipini dugu hilerrian, musika eta horren laguntza izateko bisitaldian.

Udaltzaingoak dispositibo berezia antolatu du egun horietan zehar ibilgailuen sarrerak eta irteerak erraztu eta kontrolatu ahal izateko; izan ere, hilerria herriko erdigunetik urrun gelditzen da, Pagorbe inguruan. Horregatik, eta bertaratzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko, udaltzainak asteburu osoan zehar inguru horretara adi begira egongo dira, eta pertsonen eta ibilgailuen trafikoa kontrolatuko dute. Hilaren 1ean, agenteek adi izango dira arazorik izan ez dadin, eta Vialbeko zabalgunean prestatuko den aparkalekua seinaleztatuta egongo da.

Ibilgailuak aparkatu daitezkeen zonaldeak mapa honetan topatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26