Ertzaintzaren aurrean intromisoa, bandalismoa eta kalteak salatu ditu udal liburutegiak
Udal liburutegiak bart salaketa tartejarri du asteburuan eta zerbitzua itxita zegoen unean indarrez bere instalakuntzetan sartu, ekintza bandalikoak egin eta kalteak eragin dizkiotela Eibarko Ertzainetxean. Salaketarekin batera urriaren 28ko igande horretako bideo zirkuituaren grabazioak entregatu ditu eta Ertzaintzarekin bat elkarlanean ari da autoreak identifikatzeko, ondoren erantzukizunak eskatu ahal izateko asmoz. Erkidegoko poliziak gain hartu du ikerketa eta, horietan datu gehiago bildu eta aurrera egiten badute, salaketa epaitegian aurkeztuko.
Gaia auzitegira iritsita bi aukera daudela argitu du Udaltzain buruak; gertatutakoa eta horren arau haustea bide eta Zigor kodetik jotzea, X tituluan jaso eta tipifikatutakoari jarraiki, intimitatearen, norbanakoaren irudiaren eta etxebizitzan sartu ezinaren kontrako delitutzat joz. Edota bigarren kapituluan jasotzen den egoitza edota pertsona juridikoen etxea bortxatzearen delitutzat. Bi kasuetan 203,1 artikulua aplikatu zitekeen eta horren arabera, sei hilabetetik urte betera arteko kartzela zigorra ezarri eta sei hilabetetik hamarrera bitarteko isuna jarri daitekeelarik zigor moduan.
Bestalde, Teresa Murga eraikinean sartu eta egindako guztia bide administratiboko arau urratzea dela kontsideratzen bada Azaroaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak, herritarren segurtasuna babesteari buruzkoa (HSBLO) aplikatuko da. Isuna edo zehapena eskatuaz, norberarena ez den beste edozein eraikin okupatu eta bertan egoteagatik, jabearen, errentariaren edo horren gaineko eskubidedun titularraren borondatearen kontra egin izanagatik. Aipatu legearen 17. artikuluan jasotakoari jarraiki, kale bidean, establezimenduetan edo garraio publikoetan edari alkoholdunak kontsumitzeagatiko eta herritarren lasaitasuna larriki eragozteagatiko zigorra aurreikusita dago. Kasu honetan, zehapena isun ekonomikoa litzateke, kopurua zehaztu beharrekoa eta, adinez txiki direnen kasuan gurasoen erantzun eta ordaindu beharko luketelarik hori.
Antzerako gertaerak eta legez kanpokoak jazo diren hirugarren aldia da, gertatutakoen artean honakoa larriena izanik
Antzerako gertaerak jazo diren hirugarren aldia da, gertatutakoen artean honakoa larriena izanik. Igandean sartu zirenak denetarik egin baitzuten instalazioetan, hallaren lurrean kaka eta pixa egin, edariak eta jakiak eraman eta kontsumitu, baita bertako makinetatik atera, hondakin guztiak botata utzi, zigarro-mutxikinak barne, eta abar… Eraikinaren barne udal liburutegiaz gain, euskaltegia, KzGunea, Helduen Etengabeko Prestakuntza bezalako hainbatdaude.
Bideo grabazioren irudietan nerabe taldea ikusten da, kideak 14-15 urtetik 20-21era bitartekoak izan daitezkeelarik. Taldea indarrez sartu zen, mutil batek beirazko ate automatikoari ostikoa eman eta gero. Hori barrura sartu ondoren, barneko sentsoreari eragin eta beste lagunei sartzen utzi zien. Barruan egin zutena ez dago asko zehaztu beharrik, hurrengo eguneko goizaldeko 6etan garbiketa zerbitzuko langileek lanera sartu zirenean atera zituzten argazkietatik ondorioztatu baitaiteke. Argazkiak kalitate onekoak izan ez arren, Ertzaintzari utzi zaizkio proba gisa. Horietan ikusten da kaka gorozkia, txizaren putzua, jakien eta edarien hondarrak, botilak, bilgarriak, zigarro-puntak, eta abar…
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat