50 postu baino gehiagok girotuko dute San Martin azoka

08.11.18
Euskara

San Martin azokaren XXIX. edizioa ospatuko dugu larunbat honetan, azaroak 10, Ermuan. Euskal Birusak antolatzen du egitasmoa, eta jada argitaratu dute parte hartuko duten ekoizleen zerrenda, herrira nekazal eta artisau produkturik onenak ekarriko dituztenak, alegia. Horrela, bederatzi fruta eta ortuari postu izango ditugu, zazpi gaztarentzat, zortzi ogiarentzat, hiru eztiarentzat, lau sagardo eta txakolinarentzat eta beste zazpi elementu ezberdinentzat, hala nola, loreak, marmeladak eta produktu ekologikoak.

Eskolabarri, Ermua BHI eta San Lorenzo ikastetxeek ere euren txosnak muntatuko dituzte janaria eta edaria saltzeko. Bestalde, hamasei artisau postu izango ditugu herrian, bitxiak, xaboiak, arropak, portzelanak eta abar ekarriko dituztenak.

Aurreko edizioetan bezala, postu gehienak Orbe Kardinala plazan, frontoi inguruan kokatuko dira. Probalekun, Santiago plazatxoan, Baldespina Markesa kalean, elizako arkupeetan eta Baldespina Markesa parkean ere izango ditugu produktuak ikusgai eta salgai. Ikastetxeen txosnak, bien bitartean, San Martin plazatxoko arkupeetan kokatuko dira.

Jai egitaraua 11:00etan hasiko da, eta ordu horretan zabalduko dira azokako postuak. Aldi berean kalejirak ere orduan abiatuko dira, baita haurren jolasak eta Errekaldetik Baldespinara joango diren artaldearen eta lau astoen martxa ere. Eguerdian erabilgarri izango da astobusa, eta euskal dantzen eta herri kirolen erakustaldia ere izango ditugu. Programazioa arratsaldera arte luzatuko da, eta xehetasun guztiak kartel honetan eta udal webgunean kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko