Imagen
Azaroa: aldarrikapena, prestakuntza, jabekuntza eta berdintasuna ezaugarri duen hilabetea
08.11.18
Berdintasuna
Udal Berdintasun sailak jardueraz lepo dagoen ekintza egitaraua proposatzen digu azaro honetarako. Proposamen anitz, atal eta gai ezberdinak lantzen dituztenak, gu guztiok ase eta gozatzeko: erakusketak, hitzaldiak, prestakuntza saioak, bilerak, jaialdia, topaketa eta matxismoari Ez esateko A25ean egin ohi dugun elkar ateratzea. Ekintza bakoitzaren inguruko zehetasun guztiak –non, noiz eta zer- gizon eta emakumeen berdintasunerako mikrositea ditugu .
Guk herrian izango dugun guztiaren aipamen laburra egingo dugu, kronologiari jarraiki:
- Azaroaren 9tik 30era, Emakumearen Topagunean, Erakusketa: Justizia aldarrikatzen duten Guatemalako emakumeak.
- Azaroaren 14an, 17:30etan Emakumearen Topagunean, Hitzaldia. Emakumeenganako biolentzia: biktima ala biziraule? Ana Patricia Verdes abokatua izango da hizlaria.
- Azaroaren 16an, 19:00etan, Lobianon, Zine-foruma. Guatemalako zikloa. “OrganizadAs: mujeres tejiendo la historia” taldeak antolatuta.
- Azaroaren 17an, 9:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Prestakuntza. Gure gorputza, lurra, herrialdea eta erresistentzia”.
- Azaroaren 21ean, 17:00etan, Emakumearen Topagunean, Berdintasun udal Kontseiluaren bilera.
- Azaroaren 22an, 18:30etan, Lobianon, Ermua Beldur Barik jaialdiaren XI. Edizioa.
- Azaroaren 24an, egun osoan, Gasteizen, Beldur Barik Topaketa.
- Azaroaren 25ean, 13.00etan, plazan, Biolentzia matxistari Ez esateko elkarrataratzea.
- Azaroaren 29an, 19:00etan, Emakumearen Topagunean, Ahozko tradizioa: emakume afrikarrak.
Lotutako albisteak
Imagen

16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik
Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen

14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan
Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen

19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean
Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan
Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan