Astebururako Ermua Antzokiak ‘El fotógrafo de Mauthausen’ eta ‘Black is beltza’ filmak dakarzkigu

13.11.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokia zine aste berria hastera doa…hiru, bi, bat, zero… Osteguneko zineklubean Clímax tituluko zinta frantsesa ikusi ahal izango dugu, Gaspar Noe zuzendari franko-argentinarrarena. Noe probokatzaile hutsa da eta filma honekin biolentzia soziala islatzeko duen estilo propiora bueltatzen da, hainbatean oso gordin bada ere, zentzu zinematografikoak leundu egiten duelarik. Dantzari gazte taldea koreografia berria prestatzeko lana intentsuaren ondoren jaialdia egingo du. Jai gauak aurrera egin ahala, gehiegikeri oro nagusitu egingo da, gaueko bidai horri partaideek amaiera hipnotiko eta harrigarria ematen diotelarik. Trantze filma da, non musika eta erritmo zoroak historian bat egiten duten, hainbat unetan seduzituz eta bestetan basatia suertatuz. Climax filmak lan onenaren saria jaso zuen Sitgeseko jaialdian eta garaile suertatu zen Canneseko zuzendarien hamabostaldian. Climax zineklubeko iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean hasiko, arratseko zazpi eta erdietan, Fermin Muguruza artista polifazetikoak zuzendutako marrazki bizidunen ‘Black is beltza’. Muguruzak musikatik jauzia egin du bestelako kultur produktuetara, gaitasun artistiko bikaina erakutsiz. Lana komiki bezala hasi zen eta marrazki bizidunen animazio bikain bezala bukatu du. Istorioak benetako gertakizuna kontatzen du: Iruñako erraldoien kopin beltz batek New Yorkeko Bosgarren etorbidetik desfilatzeko jaso zuen debekua 1965eko urrian, nahiz eta taldea gonbidatua egon. Iruñako Manex gaztearen istorioa kontatzen da, zeina Amerikara egindako bidaian politika nahiz kultur alorretan gertakizun historikoak bizi izango dituen, amodiozko episodio propioaz batera. Filma animazio izan da ere harrigarria da eta ahots ezagun askok parte hartu dute, esaterako: Unax Ugalde, Sergi López, Rossy de Palma, Willy Toledo, María de Medeiros, Jorge Perugorría eta Oscar Jaenadak. Aldiz musikan ekarpena utzi dute Muguruzak berak, Anarik, Maika Makovskik edo Manu Chaok… besteak beste. Kalitatezko produktu zinematografiko hau euskaraz eta jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin. Larunbatean ezezik, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ere ikusteko aukera izanen dugu.

Asteburuko bigarren proposamena errealitate izandako gertakizunean oinarrituriko thrillerra da, Mar Targarona zuzendariaren El fotógrafo de Mauthausen titulua da, Francesc Boix argazkilariaren historia kontatuko diguna. Boix atzerrira ihes egin zuen Espainiako gerra zibilaren amaieran. Atxilotua eta Mauthauseneko kontzentrazio-esparrura eraman zutelarik. Bertan eta ezkutuanargazkiak atera zituen, gerora ezinbestekoak izan zirenak buruzagi naziak Nurembergeko prozesuan epaitu eta zigortzeko, II Mundu Gerra amaitu eta gero. Mario Casas aktorea da protagonista eta lan bikaina egiten du, filma zuzena eta eraginkorra da, aintzat hartu beharko genukeen heroiak gogoan izateko. El fotografo de Mauthausen larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean eta haur eta gazteentzako emanaldian, El reino de los Elfos tituluko marrazki bizidunak proiektatuko dugu, arratseko 5etan. Fantasia eta abenturazko filma dotorea.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea

.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu