San Martin azoka, arrakastatsua beste behin

13.11.18
Euskara

Ermuko San Martin azoka ezagunaren XXIX. edizioa festa jendetsua izan da aurtengoan ere. Pasatu berri den larunbat honetan, azaroak 10, ehunka pertsonek goiz eguzkitsu eta epela aprobetxatu zuten herriko kaleetan ibili eta erdigunean kokatu ziren 50 postutik gora ikusteko.

Euskal Birusak antolatutako egitasmo ezberdinek giro oso polita sortu zuten Orbe Kardinala plazan eta inguruetan, eta jaia, janaria eta edaria izan ziren eguneko protagonistak. Haur, gazte eta heldu, guztiek gozatu ahal izan zuten azokan, lerro hauen ostean uzten dizkizuegun argazkietan eta bideoan ikus daitekeen moduan.

Azokari dagokionez, honako parte-hartzaileek jaso zituzten lehiaketako sariak:

  • Fruta eta ortuariak:
    • Lehenengo saria: Maria Pilar Mallabia, Mallabiko Agarre baserria
    • Bigarren saria: Jose Antonio Fernandez Vazquez, Ermuko Buenos Aires baserria
  • Gazta:
    • Lehenengo saria: Alicia Monedero (Patxi), Abadiñoko Abuntza baserria
    • Bigarren saria: Eñaut Gallastegi, Mallabiko Onaindia baserria
  • Ogia:
    • Lehenengo saria: Lourdes Malaxetxebarria, Berriatuako Elizuru baserria
  • Eztia:
    • Txilar ezti onenaren saria: Barakaldoko Igor Merino
    • Milalore ezti onenaren saria: Garikoitz Llona, Zornotzako Urikoa baserria
  • Sagardoa:
    • Lehenengo saria: Unai Bilbao, Zornotzako Etxerriaga Upeldegia
  • Txakolina:
    • Lehenengo saria: Andoni Ojanguren, Lezamako Erdikoetxe Upeldegia
  • Aipamen berezia: Alice eta Andoni (barazki eta marmelada ekologikoak)

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko