Bertsolaririk onenak, ostiral honetan Ermua Antzokian

14.11.18
Euskara

San Martin Azoka arrakastatsuaz gozatzeko parada izan dugu asteburu honetan gure herrian, eta festa horri lotutako kultur programazioak aurrera jarraitzen du azaro honetan zehar. Horrela, ostiral honetan, hilak 16, ohiko bertso jaialdia ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu Ermua Antzokian.

Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Igor Elortza, Xebastian Lizaso eta Maddalen Arzallus. Hiru gizon eta hiru emakume izango ditugu eszenatoki gainean, guztiak ere goi mailako bertsolariak. Maite Berriozabal gai jartzaileak proposatutako egoeretatik abiatuta, hitz jolas biziak eta errima ederrak eskainiko dizkigute seirek.

Euskal Birusak antolatutako ikuskizuna ostiral honetan 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, jaialdia hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin