Immigranteei buruzko zurrumurruak Euskadin: aurre egiten edo zabaltzen lagundu nahi?
Aniztasunaren Eskolak aurtengo edizioari amaiera emango dio biharkoan, 2018 honetarako prestatu den azken ekitaldiarekin. Hitzaldia izango da eta horri jarri zaion titulua honakoa da; Immigranteei buruzko zurrumurruak Euskadin: aurre egiten edo zabaltzen lagundu nahi? Jarduera honek heziketa eta sentiberatasuna areagotzeko ekimenari amaiera emango dio. Horren helburu dira borondatezko ekimenetik eta kudeaketa parte-hartzailetik kultur aniztasuna sustatzea. Hizlaria Jose Antonio Oleaga soziologoa izango da, zeinak ekimenari hasiera emango dioen arratsaldeko sei eta erdietan hasiko den Izarra Centre eraikineko auditorioan.
Oleagak immigranteen inguruan ditugun aurreiritziak, estereotipoak edo zurrumurru faltsuei aurre egiteko tresnak aurkeztuko dizkigu, zurrumurruen egiazkotasunaz eta faltsukeriaz (gezurraz) hausnarketa eta eztabaidatik abiatuz, biek elkarbizitzan duten eragina ezagutu ahal izateko.Oleaga Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiaren kide da.
Lotutako albisteak
Gaurtik larunbatera Kulturarteko Jaiaren aurtengo edizioa gauzatuko dugu
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei