2018ko Eguberri beharrerako bilketa erraldoia antolatu du Elikagai Bankuak

15.11.18
Gizartea

Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Elikagai Bankutik adierazi digute azaroaren 30eko ostiralean eta abenduaren 1eko larunbatean Euskadi osoan “Elikagaien Bilketa Nagusia” egingo dela. Bilketa hori urteko garrantzitsuena izaten da, Erkidego osoa hartzen duelako eta boluntario kopururik handiena mugitzen duelako. Eta horrekin batera, herritarren erantzunik eta elikagai kopururik handiena lortzen delako, bankuak bere biltegiak betetzen lagunduaz.

Aurten kolaboratuko duten enpresek hauek izango dira: Eroski, El Corte Inglés, Día, Lidl, BM, Carrefour eta Donostiako Super Amara. Horrez gain eta pizgarri gisa, esan behar aurtengoan kanpainaren irudia Delteco GBC saski baloi taldeko kide eta jokalariak eskainiko dutela, musu-truk.

Kanpaina hau aurrera ateratzeko boluntarioak behar dira, eta horregatik laguntzeko prest daudenek Bergarako arduradunekin harremanetan jarri behar dute bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org e-postara idatziz. Izena ematen dutenekin txandak antolatu ahal izango dira, eragin eta bilketarik gehiena egiteko xedez. Arduradunak emango ditu lan ezberdinen inguruko informazio zuzena.

Anima zaitez eta parte hartu, zure laguntza beharrezkoa baita!

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26