YouTuber izateko eta sormen digitala bultzatzeko tailerra Izarra Centren

15.11.18
Ekonomi Sustapena

Omnis e-sport enpresak tailer sorta bat antolatu du Ermuko Udalaren lankidetzarekin, edukiak sortzen eta online eskaintzen ikasteko. Larunbat honetan, azaroak 17, YouTube plataforma eta somen digitala lantzeko saio bat burutuko da 10:00etatik 14:00etara.

Tailerra 11 eta 17 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta euren sortzeko eta ekiteko gaitasunak bultzatzea da helburua. Lau orduko saio honetan zehar, YouTuberako eduki multimediak sortzen eta on demand bideo plataformek nola funtzionatzen duten ikasiko dute parte-hartzaileek, baita horien gainean eragina duten faktore ezberdinak ere. Gainera, Omniseko kideek komunikazioaren inguruko oinarrizko kontzeptuak eta bideoak grabatzeko, editatzeko, muntatzeko eta igotzeko beharrezko erremintak irakatsiko dizkiete.

Aurrez gai horien inguruko ezagutzak izatea ez da beharrezkoa tailerrean parte hartzeko. Interesa duten pertsonek larunbatean 10:00etan Izarra Centre eraikineko laugarren solairura joan beharko dute. Saioa jarraitu ahal izateko, ordenagailua eraman beharko dute, Windows sistema eragilearekin eta softwarea instalatzeko aukerarekin.

Tailerra doakoa da, eta zalantzak argitzeko eta esperimentatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Gainera, ikasteko, hobby moduan gustatzen zaien ikusteko nahiz etorkizunean profesionalki horretan aritzea nahiko luketen jakiteko balioko die ikastaroak.

Tailer digitalen kartela

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik