Errotabarri eta Sallabente geltokien arteko trenbide zatia osorik berrituko du ETSk
Trebidea berritu behar da higaduraren eraginez burdinbidea alperrik galduta dagoelako. Horrek dardara, zarata eta egonkortasuna sortzen du. Elementu berriak jartzean segurtasuna gehitu eta eraginak –zarata esaterako- dezente gutxituko dira, nahiz eta lanak eragozpen bat edo beste eragingo duten.
Tren zerbitzua mantenduko denez hiru hilabete iraungo duten lanak gauez egingo dira. Trenbidea itxi eta etenda bakarrik lau egunetan mantenduko da eta horietan ETSk autobusak eta bestelako garraio aldaketak jarriko ditu.
Sallabenteko geltokitik trenbidea Unibertsitatean bikoizten den tarterainoko zatiko burdin bidea, trenbide-trabesak eta horien euskarriak aldatuko dira 862 metrotan
Euskal Trenbide Sareak (ETSek) ezagutzera eman du azaroaren 19tik hasi eta hiru hilabeteren buruan gauez lanak egingo dituela –gaueko hamar eta erdietan hasi eta hurrengo eguneko goizaldeko 5etara bitartean- Errotabarri eta Sallabente geltokietako eta burdin bideak Unibertsitaterako bikoizten den unera arteko trenbide zatia osorik aldatu eta berritzeko (45/130 puntutik 45/992 puntura arte). 1992. urtekoak diren burdin bideko elementuak (trabesak, burdinak eta euskarriak) aldatu eta berritu beharra dago desgastatuak eta alperrik galduak daudelako. Desgastearen eraginez eta geometri akatsei aurre egiteko mantenu lanak egin behar izaten dira sarri, nahiz eta arazoari ez dioten konponbiderik ematen. Horren eraginez, ohikoa da udan trenbide tarte horretan abiadura mugak ezarri izatea, batez ere, sarrieni biltzen diren eta Ermua Eibarrekin lortzen duen tranbia unitateei.
Trenbideko burdinak, bloke bakarreko eta hormigoiko trabesak RN-45 eredutik MM09 eta RTT-Dintra eredutara jauzia eginez) eta euskarriak aldatuz gero, tren unitateen eta burdin bidearen arteko lotura hobea izango da, egonkortasun gehiago izanik eta, ondorioz, bidaiari guztien segurtasuna areagotu egingo da. Bilbo eta Donostia lortzen dituen trenbide horretatik unitate asko pasa ohi da, hiriburuen arteko ibilbide luzeak nahi ertainak –Deba eta Durangora arte doazenak-; Ermua eta Eibar arteko tranbiak eta baita merkantzia garraiatzen dutenak ere.
Obra honekin material moderno eta sendoagoak jarriko dira, segurtasuna areagotzeko
Trenbideak tarte horretan duen ibilbidea oso bihurgunetsua da bost bihurgune ditu jarrian, bata bestearen atzetik, eskumara nahiz ezkerrera, txikienak 98m erradioa izanik eta handienak 180 metrokoa. Egin beharreko lanean artean, hormigoizko areka edo kuneta egingo; harri koskorrei eusteko blokezko horma txikia, trabesak eta burdinak aldatu, aluminio termiaz erreiak soldatu, tentsioak askatu, ibilbidea nibelera jarri eta perfilatu eta trenbide-pasagunea asfaltatu. Lanei hasiera emango zaie urteko 47. astean –hurrengoan- eta urte berriko 6ean bukaera emango –otsailean-.
Trenbideko elementu zaharkituak modernoagoen bidez aldatu eta berrituaz ETSk duen helburua anitza da; instalazioaren bizitza erabilgarria luzatzea, mantenua arrazionalizatzea eta, batez ere, trenaren nahiz bidaiari eta erabiltzaileen segurtasuna areagotzea. Horrez gain, egitura guztia homogenizatuko du Ermuan estazio berria egiteko obretan egindakoari jarraiki.
Azkenik esan behar lan horiei esker burdinbidearen dardarak gutxitu egingo direla eta, ondorioz, sortzen duen zarata maila eta eragiten dituzten eragozpenak baita ere. Horren gu guztion mesedetan izango da eta, bereziki, trenbidetik oso hurbil bizi diren pertsonentzat, esaterako Gipuzkoa Etorbidean 17tik 37ra bitarteko zenbaki bakoitietan bizi direnentzat.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da