Kaltxangoko zonaldea koexistentzia gune berria bihurtzeko lanak hastear

21.11.18
Hirigintza

Aste honetan hasiera emango zaie Kaltxango bidegurutze zaharra eta inguruak birmoldatzeko lanei, saihesbidea eta errotonda berria ireki ondoren, funtzio berriari egokitu eta koexistentzia gune batean bihurtzeko. Lanei biharkoan –ostegunean. Emango zaie hasiera, inguruan hesiak jarriz, erabili beharreko materialak ekarri eta pilatuz, hiri altzari eta begetalak erretiratuaz (zuhaixkak), eta abar…Urbanizazio proiektua “Studio3e arquitectos” taldeak garatu du eta Kaltxango tartea berrantolatzea 300.000 eurotako kostua izango du, kopuru horren barne direlarik BEZa, gastu orokorrak eta irabaziak. Kontratuan jasotzen denez lanak sei hilabetetan egin behar badira ere, lehentxeago amaitzea espero da.

Kaltxangon urbanizatu beharreko zatia 634 errepide zaharrak eta inguruko etxebizitza eraikinak mugatzen dute, eta errepideak Markinara, Mallabira nahiz norabidez aldatzeko zirkunferentzia erditik jarraitzeko zuen ibilbide zaharra. Errotonda berria bukatzearekin bat norabide horietarako trafikoa berrantolatu egin zen, isleta horiek zuten zentzu eta funtzioa galtzeraino. Horregatik, bertan koexistentzia gune berria prestatzea erabaki delarik.

Proposatu den konponbidearen zehetasun eta deskripzioa

Gune hori herritarrei dedikatzea pentsatu da eta helburu horrekin automobilei irabazi zaien azalera oinezkoentzat prestatzea pentsatu da. Hori horrela, erdian parke erakargarria egingo da, pasatzeko, biltzeko eta bertan egoteko balioko duena. Inguruan berdegunea izango du, albotik pasatzen jarraituko duen trafikotik babesteko nahiz isolatzeko. Bertan dagoen aldapa edo maldari konponbidea emateko plataforma horizontala prestatuko da, horretara bidexka guztiak eramango dutelarik. Trafikoa ezin izango da bertara sartu.

Gune horretan jarriko den zuhaitza astigar arrunta izango da, hosto erorkorra da, enbor zuzenekoa, adar ugari eta luzea, kopa itxia izanik. Gune horretan ezin izango da trafikoa sartu, nahiz eta albotik duen erreia mantenduko den, ingurunean txertatu eta leunduz. Gaurko asfaltoaren ordez hormigoi inprimatua erabiliko da, Valdespina Markesaren kalean erabilitakoari jarraiki.

Gainerakoak espaloiak eta erdiko gunera eramango duten eskaileretan Granicerm motako baldosak erabiliko dira. Erdian, aldiz, Lastur izeneko harri argiak eta luzeak erabiliko dira. Plaza erdiko multzoa bateratu edo berdintzeko dunak imitatuko, granitozko zirkulua eratuz.

Udalbatza gai honen berri jasotzen ari da iaztik. Orain urte bete Gai Orokorren eta Plenoak aztertu beharrekoen batzordean aurkeztu zen estreinakoz errotonda berriaren harira. 2018 honetako otsailean urbanizazioz mintzo ziren hainbat infografia ikusiz. Aurtengo irailean, berriz, idazle taldearen urbanizazio proiektua aurkeztu zen. Hori, irailak 11ko bileran izan zen, eguneko gai-zerrendako 5. puntuan, non orduko agirien artean zeudelarik memoria, aurrekontua eta nola geratuko den erakusten duen planoa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko